Bertan behera suediarren Txoko Operazinoa

Bizkaie! 2006-08-29 02:00   Jan edanak

Finantziazino arazoak aitatuz, Suediako Telia telebista kateak jakinarazo dauenez, 'Txoko Operazinoa' reality berezia bertan behera itxi eta aurrerago egitekotan gelditu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Infusinoak

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-08-28 02:00   Jan edanak

Infusinoak kamamila, menda, te eta ezki-uragaz bakarrik identifiketea lehenaldiko kontua da. Osatze-propiedadeakaitik ez eze, gero eta gehiago dira era guztietako infusinoak hartzen dabezanak: lasaigarriak, bizkorgarriak, digestinoa laguntzekoak, argaltzekoak, diuretikoak, idorreria ebitetakoak, gibela garbitzekoak, arnasketa hobetzekoak...

Erreboiloa plantxan bedar aromatikozko ozpin-orioagaz eta azalore pureagaz

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-08-28 02:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok. Gaurkoan udako arrain bat landuko dogu. Kartako arraina da baina gaur egun arraindegietan beti topau geinke. Erreboiloa da eta urteko sasoi honetan dago merkeen, horregaitik landuko dogu orain.

Mundus Vini, nazinoarteko ardaoen lehiaketea

Imanol Sarasola Enologoa 2006-08-23 02:00   Jan edanak

Lehen edizinoan, mundu zabaleko 2235 ardao aurkeztu ziran. 2005ean, parte-hartzaileen kopuruak gora egin eban nabarmen (4330 ardao) eta urtetik urtera indarra hartzen doa lehiaketea. Gaur egun, Mundus Vini nazinoartean egiten diran lehiaketen artean handiena eta sonatuena da.

Sendabedarrak eta fitoterapia

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-08-17 02:00   Jan edanak

Gure arbasoek atoan ikasi eben landare-espezieak bereizten: jangarriak, toxikoak eta gorputzeko gatxak osatzeko onak ziranak. Ezagumentu hori ez zan egun batetik bestera lortu. Hasiera batean, landareen erabilerea senezkoa izan zan eta, ondorioz, esperientziak erakutsi eutsen sendabelar bakotxaren eragina. Beraz, hasierako senezko ezagutza hori, gerora, esperientzian eta behaketan oinarritutako jakinduria izatera pasau zan, nahiz eta artean sendabedarren eragina azaltzen jakin ez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ahate-konfita pasta fresko eta sagar-pure oinarri baten ganean

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-08-10 02:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok. Oraingoan aukeratu dogun langaia oso erraza da preparetako. Produktu desbardina izateaz ganera, merkea da eta konpromisoren bat daukagunean ondo geratzeko aproposa da errezeta hau. Ahatearen beste atal bat landuko dogu: konfita.

Ardao botilea pagau eta ezin edan...

Imanol Sarasola Enologoa 2006-08-08 02:00   Jan edanak

Jatetxeetara joaten diran bezeroei, eskatzen daben ardaoa amaitzen ez badabe, etxera eroateko aukerea eskaintzen jake. Helburua argia da: ardaoak jarrai dagiala bazkarietako eta jaietako partaide izaten eta bezeroak, gidatu behar izan arren, jarrai dagiala ardaoa eskatzen.

Igazko ardaogintzearen datuen txostena

Imanol Sarasola Enologoa 2006-08-01 02:00   Jan edanak OIVko Zuzendari Orokorrak aurkeztutakoa

Mahasti eta ardaogintzaren inguruan Logroñon egindako XXIX. Kongresua bere izaera zientifikoagatik izan zan oihartzun handikoa. Izan be, mundu zabaleko 700 zientzilari baino gehiago izan ziran bertan etorkizuneko mahastigintzeaz berbetan.

Elikagaien aditiboak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-07-28 02:00   Jan edanak

Aditiboak edo gehigarriak elikagaiei botatako substantzia ez-elikatzaileak dira. Betidanik egon eta erabili izan dira gehigarriak, berbarako gatza, azukere, alkohola, koloratzaileak...

Hegaluze ensalada epela pistozko ozpin-orioagaz

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-07-27 02:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok. Udea aurrera doa eta itsasoko denporaldiko produktu nagusia hegaluzea da. Gaurkoan, beraz, hegaluzea landuko dogu suetean. Udea dala eta, ensaladea preparauko dogu, hegaluze ensalada epela. Baina beti esaten dodan legez: jatekoa bero edota epel jatea errefreskagarria da gorputzarentzat. Beraz, goazen ba suetera, ensaladea zelan egin behar

Dieta mediterraneoa (III): lekaleak

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-07-17 02:00   Jan edanak

Lekaleak dieta mediterraneoaren oinarria dira egun eta urte askotan zerealakaz batera proteina iturri nagusiak ziran.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ardaogintzearen erreforma proposamena Europan

Imanol Sarasola 2006-07-14 02:00   Jan edanak

Mahasti eta ardaogintzarako Europako Batzordeak, Europako Batasunean ardaogintzarako politikea aldatu guran, sekulako erreformea proposatu dau.

Ahate-micuit beroa

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-07-13 02:00   Jan edanak

Aspaldian ez dogu hegaztirik landu eta oraingoan ahatearen gibelagaz preparauko dogu errezetea. Lehenengo, ahate-micuita landu eta gero hotz zerbidu beharrean bero jango dogu berdura eta perretxikoakaz batera.

Dieta Mediterraneoa: frutak, entsaladak eta barazkiak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-06-30 02:00   Jan edanak

Pasa dan artikuluan dieta mediterraneoaz berbetan hasi ginan, oliba orioaz hain zuzen be. Orain, fruta eta barazkien inguruan egingo dogu berba.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Elikadura egokiak kirolari gazteek izaten dabezan gihar-hausturak ebitau leikez

Bizkaie! 2006-06-29 02:00   Jan edanak

Ikerketea, Getxoko Arenas Clubeko kategoria desbardinetan dabilzan 14 eta 21 urte bitarteko 60 futbolarigaz egin zan. Kirolari horreen dietea aztertu zan, gehiegikeriak eta bakotasunak egun bakotxerako gomendautako janari kantidadearen (RDI) eta janari kantidade egokien (IA) arabera balorauta.

Enoturismorako aukera barria Errioxan

Imanol Sarasola Enologoa 2006-06-28 02:00   Jan edanak

Logroñoko Udalak eta Logroño Turismo Fundazinoak ‘Centro del saber del Rioja’ izeneko proiektua aurkeztu dabe, Errioxan ardaoaren ezagutzan onarrituta turismoa bultzatzeko ekimena. Zentro horretan, sensazino eta perzepzinoen bidez, ardaoaren eta lurraren arteko lotura estua ezagutzeko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diran bisitariek.

Illarra jatetxe donostiarrak egin dau Alcorta & Martin Berasategui Lehiaketan urteko errezeta onena

Bizkaie! 2006-06-22 02:00   Jan edanak

Sukaldari barriak deskubriduteko eta ondare eta ikur diran errezetak berreskuratzeko asmoz antolatutako Alcorta & Martin Berasategui lehiaketearen lehen edizinoan, Valentzia, Madril, Coruña, Sevilla, Bilbo eta Donostiako 1000 ostalaritza establezimentu aurkeztu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bag In Box, ardaoa ontziratzeko beste era bat

Imanol Sarasola Enologoa 2006-06-16 02:00   Jan edanak

Bag In Box a aluminioz edo plastikoz eratutako ontzi bat da eta gainetik kartoi gogorrezko kutxa bat dauka barrukoa babesteko. Bag In Box-aren erabilerea oso zabal dabil elikadurearen industriako hainbat arlotan eta ardaogintza arloan be garatzen ari da

Guakamolea

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-06-15 02:00   Jan edanak

Guakamolea nahikoa arin eta erraz preparetan dan saltsea da eta, beraz, amantala jantzi eta sartu gaitezan suetean.

Dieta Mediterraneoa: oliba orioa

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2006-06-15 02:00   Jan edanak

Jateko ohiturak dirala eta, egunero jaten dana ‘dieta mediterraneo’ egoki horretatik gero eta urrunago dago. Ez da lehen beste barazki, fruta edo eta zerealik jaten eta oliba-orioa albo batera ixten da askotan. Gaur, orioen ganean egingo dogu berba.

»» Ikusi argazki guztiak (2)