Begihandi eta onddo nahasturea
2006-11-13 01:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Oraingoan mendia eta itsasoa nahastauko doguz gure platerean. Horretarako aukeratu doguzan elementu nagusiak honako honeek dira: itsasotik, begihandia; basotik, barriz, onddoak.
Mero errea boilur eta kipula-orioagaz
2006-10-23 02:00 Jan edanakMeroa arraindegietan bai freskoan eta bai izoztuta topau zeinkie, beti be prezioaren arabera. Meroa arrain mistoa dou, hau da ez da arrain urdina ezta zuria be baina okela samu-samurra dauka.
Onddoakaz betetako karraspinak txipiroiakaz eta baba-saltseagaz
2006-10-10 02:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Sasoi honetan, basoetan onddo piloa topau geinkez gure basoetan eta hori oso pozgarria da, bai denpora librea pasetako, baita Euskal Herriko baso, zugatz eta onddoak ezagutzeko be. Geuk be, oraingoan, onddoen sasoia aprobetxauta, plater berezia egingo dogu. Baina suetera joan aurretik, mesedez, mendira zoazenok errespetau egizue ingurumena.
Hegalabur ‘carpaccio’-a, aza-gorri eta porru prijiduagaz
2006-09-19 02:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Udea amaitu aurregik, sasoiko produktuak aprobetxauko doguz suetean. Aurtengo udan, errezeta batzuk egin doguz hegaluzeagaz baina hegalaburragaz ez, beraz, hegalaburra modu berezian landuko dogu oraingoan.
Erreboiloa plantxan bedar aromatikozko ozpin-orioagaz eta azalore pureagaz
2006-08-28 02:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Gaurkoan udako arrain bat landuko dogu. Kartako arraina da baina gaur egun arraindegietan beti topau geinke. Erreboiloa da eta urteko sasoi honetan dago merkeen, horregaitik landuko dogu orain.
Ahate-konfita pasta fresko eta sagar-pure oinarri baten ganean
2006-08-10 02:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Oraingoan aukeratu dogun langaia oso erraza da preparetako. Produktu desbardina izateaz ganera, merkea da eta konpromisoren bat daukagunean ondo geratzeko aproposa da errezeta hau. Ahatearen beste atal bat landuko dogu: konfita.
Hegaluze ensalada epela pistozko ozpin-orioagaz
2006-07-27 02:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Udea aurrera doa eta itsasoko denporaldiko produktu nagusia hegaluzea da. Gaurkoan, beraz, hegaluzea landuko dogu suetean. Udea dala eta, ensaladea preparauko dogu, hegaluze ensalada epela. Baina beti esaten dodan legez: jatekoa bero edota epel jatea errefreskagarria da gorputzarentzat. Beraz, goazen ba suetera, ensaladea zelan egin behar
Ahate-micuit beroa
2006-07-13 02:00 Jan edanakAspaldian ez dogu hegaztirik landu eta oraingoan ahatearen gibelagaz preparauko dogu errezetea. Lehenengo, ahate-micuita landu eta gero hotz zerbidu beharrean bero jango dogu berdura eta perretxikoakaz batera.
Guakamolea
2006-06-15 02:00 Jan edanakGuakamolea nahikoa arin eta erraz preparetan dan saltsea da eta, beraz, amantala jantzi eta sartu gaitezan suetean.
Edateko txokolatea
2006-06-01 02:00 Jan edanakEdateko txokolatea azkar eta gozo egiteko modua erakutsiko deutsuet, era horretara, ez dozue zertan ordu erdian eragiten ibili behar izango.
Barbarin-xerrak patatearen eta tomate-coulisaren gainean
2006-05-19 02:00 Jan edanakItsaso gusto gehien daukan arrainagaz preparauko dogu errezetea, salmonete edo barbarinagaz, hain zuzen be.
Zainzuri kremea
2006-05-05 02:00 Jan edanakUdabarriko produktuakaz segiduko dogu beharrean eta zainzuriak, ortutik jatorkuzan barazki gozoak hartuko doguz langai.