Edateko txokolatea
2006-06-01 02:00 Jan edanakEdateko txokolatea azkar eta gozo egiteko modua erakutsiko deutsuet, era horretara, ez dozue zertan ordu erdian eragiten ibili behar izango.
Kaixo irakurleok, aspaldian ez dogu gozogintzea landu eta segurutik prest egongo zarie holako errezetak ikasteko; udea gainean egon arren, txokolatea edozein utarotan jateko modukoa da. Kontuak kontu, edateko txokolatea azkar eta gozo egiteko modua erakutsiko deutsuet, era horretara, ez dozue zertan ordu erdian eragiten ibili behar izango. Hori bai txokolatea likidoago geratuko jaku, gainera uragaz landuko dogulako. Goazen ba sukaldera nola egiten den ikustera.
Edateko txokolatea
Osogaiak (4 lagunentzat)
- Txokolatea.
- Ura.
Zelan egin:
Bete kafegailuaren pitxer metalikoa erdiraino txokolate baltzagaz. Gehitu ura bete arte, eta sartu kafegailuaren lurruneztagailuan. Eragin zurezko koilara bategaz, txokolatea guztiz urtuta eta nahi dan egitureagaz geratu arte (forma honek frantses erara preparautakoak baino egitura arinagoa izango dau; izan be, uragaz egiten dan ezkero, likidoago geratzen da). Zerbiduteko: preparau cappuccino-katilu handi bat, eta gura izan ezkero, azukerea eta baso bat ur. Basoa apaintzeko aukerea be badago eta, berbarako, basoaren ertzak esne kondentsatuagaz busti zeinkiez eta gainetik kakaoa botata daukan platertxu baten barruan sartu zeinkie basoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!