XXII. Bilboko Opil Solidarioa gaur, hilak 5, Bilbon

Bizkaie! 2026-01-05 10:05   Jan edanak

3.000 opil eta txokolate errazino banatuko dira 2 euroan.



Bilboko Plaza Barrian batuko dan dirua umezaroko eta familia-laguntzako proiektuetarako erabiliko da oso-osorik, oinarrizkoa baita pobreziaren belaunaldien arteko transmisinoari aurre egiteko.

Aurtengo ekitaldiak nobedadeak dakarz: animazinoa eta dinamizazinoa goiz osoan zehar, Opil Solidarioaren I. Ipuin Lehiaketearen sari banaketea eta empresa kolaboratzaile barrien partaidetzea, hain zuzen be.

Hasiera ofiziala eguerdiko 12:00etan egingo da eta bertan izango dira, besteak beste, Joseba Segura Bilboko gotzaina, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua, Xabier Legarreta Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordea, Itziar de la Peña Hirugarren Sektore Soziala eta Gizarte Ekintza Sustatzeko zuzendaria, Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Kohesino eta Bardintasuneko foru diputadua, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputadua, Oscar Seco Gizarteratzeko zuzendari nagusia, Maite de Iturrate Administrazino eta Gizarte Sustapeneko zuzendari Nagusia, Juan Ibarretxe Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia, Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidentea eta Joseba Iraola rallyetako pilotua.

Opila Euskofriz-Bidfoodek egingo dau, Lapiko Cateringegaz koordinauta eta GASCA Cateringen laguntzeagaz. Kaikuk (esnea) eta Baquek (kakaoa) txokolatearen osogaiak emoten ditue. Ekitaldiak Laboral Kutxaren eta Zurekin Busen babesa dau, eta Zazpi Kaleak Alde Zaharreko Merkataritza, Ostalaritza eta Enpresen Alkartearen laguntzea. Bertaratzerik ez dabenek Caritas Bizkaiaren Bizum 33514ren bitartez be lagundu ahal izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu