Mungiak 0 kilometroko produktuak herritarrei ezagutarazoko deutsee zemendiaren 13an
2026-11-12 07:58 Jan edanakAndra Marira egingo dan bisitea eta probetako saio baten bidez.
Asteklima 2026 egitasmoaren barruan, Mungiako Udalak Mungia Bertotik: 0 km-ko elikagaiak eta produktuak probetako saioa jarduerea atondu dau zemendiaren 13rako. Ekimenaren bidez, herritarrek bertako baserritarrak eta produktoreak, euren lana eta produkzino-prozesuak, hurbileko elikagaien ezaugarriak eta tokiko konsumoaren alde egiteak dakarzan onurak bertatik bertara ezagutzeko aukerea izango dabe. Jarduerea Andra Marin egingo da, barikuko azokeagaz bat eginez, eta bertako produktuak saltzen dituen postuetara bisitea eta produktuak probetako aukerea egongo da.
Ekimenaren helburua da herritarrei 0 kilometroko elikagaien garrantzia ezagutarazotea, izan be, inguruan produzidu eta merkaturatzen diran produktuen konsumoak tokiko ekonomia indartzen laguntzen dau, eta elikagaien garraioagaz eta banaketeagaz lotutako ingurumen-inpaktua murrizteko aukerea eskaintzen dau.
Cittaslow filosofiagaz bat datorren ekimena
Jarduereak lotura zuzena dauka Mungia kide dauen Cittaslow nazinoarteko sarearen printzipioakaz. Sare horrek jasangarritasunean, bizi-kalidadean, tokiko nortasunean eta ingurumenaren aurreko errespetuan oinarritutako garapen-eredua sustatzen dau. Esangura horretan, ekimena Slow Food filosofiagaz be bat dator. Filosofia horrek lurraldeari lotutako elikadurea, sasoiko produktuen balioa eta tokiko produktoreen lana autortzea sustatzen ditu.
Proposamen honen bidez, Mungia inguruan produziduren diran elikagaiak erakutsi, horreen atzean dagoan lana herritarreo hurrreratuneta produktoreen eta konsumitzaileen arteko hartu-emon zuzenak sendotu nahi dira.
Era berean, jarduereak Andra Mariko barikuko azokearen garrantzia nabarmenduko dau, bertako produktuak merkaturatzeko eta herritarren arteko topagune lez dauen eginkizuna azpimarratuz. Horregaz batera, hurbileko konsumo-ohiturei eusteko eta sustatzeko azokearen ekarpena be balioan jarriko da.
Kontuak kontu, parte-hartzaileek Andra Mariko azokea bisitau izango ahal dabe, baita merkatuko produktoreak eta bertan saltzen diran produktuak ezagutu be. Horrezaz gan, 0 kilometroko elikagaien konsumoak ingurumenari, tokiko ekonomiari eta gizarteari dakartsozan onurei buruzko azalpenak jasoko ditue. Bisitearen amaieran, bertako produktuaka probauko ditue eta parte-hartzaileek azokan topau daitekezan elikagaietako batzuk zuzenean ezagutu eta probetako aukera izan deiean.
Jarduerea zemendiarenn 13an, barikuan, 11:00etatik 12:00etara egingo da, Andra Marin, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena emotea. Interesa daben herritarrek tokikoagenda21@mungia.eus helbide elektronikora idatzita edo 688 697 022 telefono-zenbakira deituta emon leikie izena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
