Euskaldunak Izar

Bizkaie! 2025-11-28 07:46   Jan edanak

Alatz Balboaren Bakea, Julen Bergantiñoren Islares, Fernando Gonzalezen La Revelía eta Iñigo Lavadoren Itzuli.

La Revelia jatetxeko lantaldea. | Ikusi handiago | Argazki originala



Michelin Gidak bere izar preziaduak aurkeztu ditu asteon, jatetxeen lan ona eta barrikuntzea autortzeko. Malagako Sohrlin zentroan egindako galan, 2026ko Espainiako Michelin Gidak izar bat daben 25 jatetxe saritu ditu eta horreen artean, lau euskal jatetxe: Alatz Balboaren Bakea (Mungia), Julen Bergantiñoren Islares (Bilbo), Fernando Gonzalezen La Revelía (Zornotza) eta Iñigo Lavadoren Itzuli (Donostia).

Euskadik, lau establezimendu horreez gan, igaz irabazitakoei eustea lortu dau eta, beraz, lau-hiru izar dituela jarraitzen dabe (Arzak, Akelarre, Azurmendi eta Martin Berasategi). Gainera, izar bi dituen jatetxe bi (Amelia eta Mugaritz) eta bakarra daben 20 establezimendu dagoz lurraldean.

Horrezaz gan, Izar Berdeak be emon ditu gastronomia jasangarriagaz, natureagaz eta planetearen etorkizunagaz konprometidutako establezimenduak goraipatzeko. Zerrenda horretara batu ditue lau euskal jatetxe: Bakea (Mungia), Garena (Dima), Ama (Tolosa) eta Hika (Villabona).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu