Perretxikoak identifiketako zerbitzua jarri dau martxan Bilboko Udalak

Bizkaie! 2026-10-20 10:27   Jan edanak

Osasun eta Konsumo Sailak doban eskaintzen dau zerbitzua.

Zerbitzua Osasun eta Konsumo Saileko bulegoetan emongo da (Kristo kalea 1, 5. pisua). Jentaurreko ordutegia ondokoa izango da: urriaren 19tik aurrera, urriko eta zemendiko astelehen guztietan, 9:30etik 13:30era.

Udagoienagaz batera, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak perretxikotarako zaletasuna daben guztien duda eta azalpenak emotea da asmoa; ondokoak dira bere eginkizunak, besteak beste, batutako aleen konsumorako segurtasuna zehaztea intoxikazinoei aurre egiteko, bai eta mikologiaren zaleek jarduera horregaz lotuta dituen duda guztiak argitzea be.

Bilboko Udalaren Osasun eta Konsumo Sailak udagoienean martxan jarten dauena, konsumorako egokiak ez diran perretxikoek osasunean eragin leikiezan kalteak ahalik eta gehien minimizetako.

Bilboko Udaleko Álvaro Pérez Osasun eta Konsumoko zinegotziak eta Álvaro Chirapozu Elikagaien Ikuskaritzako eta Zoonosiko Sekzinoko buruak aurkeztu dabe zerbitzua, perretxikotarako zaletasuna dabenek asko estimetan dabena.

Dudak dituen edo informazinoa behar daben mikologiazaleak Osasun eta Konsumo Saileko bulegoetara joan beharko dabe (Kristo kalea 1, 5. pisua. Jendaurreko ordutegia ondokoa izango da: urriaren 19tik aurrera, urriko eta zemendiko astelehen guztietan, 9:30etik 13:30era. Egun horreetatik kanpo aurretiko hitzordua eskatu daiteke 94 420 49 24 eta 94 420 49 63 telefonoetan.

Ahal dela, zerbitzura perretxikoak batu dituana bera hurbiltzea, inguruneari eta habitatari buruzko zehetasunak emon daizan. Era berean, batutako perretxiko mueta bakotxaren ale bat baino gehiago eroatea (zurtoina osorik dabela, ebagi barik) komenidu da, beste espezieetakoakaz nahastau barik.

Horrezaz gan, Bilboko Udalaren Osasun eta Konsumo Sailak perretxikotarako zaletasuna dabenei gogorarazoten deutse hazita eta osasuntsu (zizarerik barik) dagozan aleak jaso behar dirala. Bestalde, jagokon konsultea perretxikoak batu eta ahalik eta arinen egitea (bi egunen buruan, gehien jota), eta batutakoa plastikozko boltsetatik kanpo gordetea, zabal-zabal jarrita, hozkailuaren beheko aldean, trapu garbi eta siku bategaz estalita.

Ez da komenidu perretxikoak garbitzea ez izoztea identifikau aurretik, berezko usaina eta kolorea galtzen dabelako; eta ez dira ontzi berean perretxiko desbardinak nahastau behar.

Bilboko Udalaren Osasun eta Konsumo sailak zerbitzua erabilteko eta jasotako perretxikoen gaineko duda guztiei buruz galdetzeko animau ditu herritarrak. Era berean, perretxikoak jaten dituenei nabarmendu deutsee ondoeza igarri ezkero, osasun-larrialdietara jo behar dabela, berehala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu