Badator VI. 'Getxoko Munduko Arrozak'
2025-09-23 12:30 Jan edanakJaiak kulturartekotasuna sustatuko dau.

Getxoko Munduko arrozak jaiaren VI. edizinoa Romoko Santa Eugenia plazan izango da datorren domekan, irailaren 28an, Getxoko Etorkinen Plataformeak eta udalerriko hogei bat entidadek (gizarte, kulturea, emakume, etorkin edo euskerearen aldekoak…) atonduta, erakunde batzuen laguntzeagaz, esaterako, Getxoko Udala.
Ekimenaren helburua da kulturartekotasuna sustatzea eta personen, taldeen eta eragile sozialen arteko loturak lantzea, batez be, beste herrialdeetatik heldu diran lagunak kontuan izanik, aniztasuna normalizetako eta hainbat jatorritako persona eta taldeen arteko hartu-emonak eta bizikidetzea defendiduteko.
Egitaraua
- 10:00: edade guztientzako tailerrak.
- 11:30: Zaratamba batukadea.
- 12:00: kalejira aldarrikatzailea.
- 13:00: kulturartekotasun-jantzak eta Musta DJa.
- 13:00: eragileen azokea: Getxo Antirrazisteagaz, te probaketa eta kulturartekotasun-murala.
- 13:30: Palestinari alkartasuna adierazoteko ekitaldia eta ondoren Eskuz Esku abesbatza.
- 14:30: arroz solidarioaren banaketea hasiko da, goizean zehar erositakoaren tiketearen truke.
- 15:30: kulturartekotasuna zabaltzen edo sustatzea onartzen dauen Dani Gutierrez Saria emongo dabe.
Arratsaldean musikea izango da Taghufi, Asammer Band eta La Hija del Nopal DJ taldeen eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!