La Sinsorgan egingo da 'Navarra Pop Up', J.D. Navarra proietuaren azken proposamena
2025-12-09 13:28 Jan edanakBertako ardaoak begirada garaikidetik deskubridutea da asmoa.
Datorren abenduaren 12an, La Sinsorga kulturgunean Navarra Pop Up proposamenaz gozetako aukerea egongo da, D.O. Navarra proiektuko Kontseilu Arautzaileak atondutako jardunaldian. Ardaora gerturatzeko modua barritzea eta aurrez pentsautako ideak bertan behea ixtea nahi dabe atontzaileek. Ekimena Bilbora lehenengoz helduko da eta formatuak harritu egingo ditu sektoreko profesionalak eta Nafarroako ardaoak eta horrenen berezitasun guztiak deskubridu gura nahi dituen zaleek.
Espazioa erakusleiho dinamiko bihurtuko da egun batez eta ardaoari buruz gehiago ikasteko aukerea egongo da modu libre, alkarrizketa eta gozamen kontzientea oinarri. Ardaoa probetako lau saio tematiko, topagune informal bat eta jatorri-deiturako erreferentzia asko dituan lekua egongo dira. Kopaz kopa Nafarroako hainbat ardao ezagutzeko aukerea izango da. Jatorri Deiturea proiektuak bertako ardaoen aniztasuna eta gaur egungo izaerea erakutsi nahi ditu, eta arreta berezia jarri nahi dau ardao gorriaren eta Garnatxa ardaoaren ezaugarrietan. Helburua da jakin-mina, alkarrizketea eta emozinoa oinarri ardaoagaz konektetako bizipenak eskaintzea, egitura zurrun edo diskurso klasikoetatik urrunduz.
Kontuak kontu, jardunaldia Rosados top y sin corsé topaketeagaz hasiko da, profesionalei zuzendutako ardaoak probetako saioagaz, irakurketa bereziak esplorau eta estereotipoak apurtzen dituan premium ardao gorriak aurkezteko. Ondoren, Garnacha chachachá saioa izango da, aniztasun historiko honen erritmoari, energiari eta aldakortasunari buruzko saioa. Arratsaldean, eskualdeko emakumeen ahotsak izango dira protagonista: Fermentadas, no sumisas, ardaoari eta lurrari buruzko begirada personala konpartiduko daben nafar elaboratzaileakaz topaketan.
Eguna amaitzeko, Musicata rosa: saxo, roseteo y fin de fiesta, zuzeneko musikaz eta ardao gorriaz lasai gozetako aukerea egongo da. Saio osoan zehar parte-hartzaileek bla bla bla eta glu glu glu guneaz gozau ahal izango dabe, lasai berba egin eta ardaoak probetako sortutako txokoan. Jatorri-deiturako hainbat ardao dituan gunea be zabalik egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
