Gabonetan komentuetan eskaintzen dituen gozo-goxoak aukeran
2026-11-25 10:22 Jan edanak2026ko zemendiaren 27tik abenduaren 20ra.
Bilbon, Atxurin, Enkarnazinoaren Eleizan kokatutako Eleiz Museoak peninsulako hainbat lekutako komentuetan prestautako Gabonetako produktuen aukeraketa bikaina eskainiko dau. Azoka solidario honetan, 22 komentutako monjek ardura eta pazientzia handiz kozinautako zizka-mizkak edo danok ezagutzen doguzanak izango dira: turroiak, askotariko mazapanak, mantekadoak eta polboroiak, girlatxea, txokolateagaz estalitako fruta azukreztatuak, gorringo-gozokiak, era guztietako eta itxura guztietako Gabonetako postreak, komentuen eta monasterioen barruan kontu handiz gordetako errezetei jarraituz eginak.
Horreez gan, likoreak eta kosmetika-produktuak be egongo dira.
Aurten, lehenengoz, Ciudad Realgo karmeldar oinutsen komentuak be parte hartuko dau azokan, laranja eta mahaspasezko zein txokolatezko artisau-panettonaakaz. Horrezaz gan, txokolatezko hostore-mokadu gozoak eta likoretan ondutako gereziz betetako saskitxoak be probetako aukerea izango dogu.
Elorrioko monja domingotarrek be, lehenengo aldiz, betiko errezeta klasiko baten arabera egindako katu-mihiak eskainiko ditue.
Ordutegia
Astelehenetan: 10:30-13:30
Martitzenetik barikura: 10:30 – 13:30 / 16:00 – 19:00
Zapatuetan: 11:00 – 14:00 / 16:30 – 19:30
Domeketan: 11:00-14:00
Ordutegi bereziak
Abenduaren 6an eta 7an: 11:00-14:00 / 16:30-19:30
Abenduaren 8an: 11:00 – 14:00
Urtarrilaren 4an eta 5ean: 10:30 – 13:30
Zarratuta
Abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren lean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
