Logoa

Lege oharra

www.bizkaie.biz ataria irabazi asmorik bako Bizikai Alkarte Kulturalaren ekinbidez sortutakoa da (NIF: G-95146197). Lege Gordailua: BI-2916-01.


Bizkaie!-ren egoitzea 48004 Bilbon, Arbidea kalea, 1ean dago. Telefonoa: 94-4162393. Posta elektronikoko helbidea: bizkaie@bizkaie.biz

 

Datu personalen babesa eta pribatutasuna

Bizkaie!-ko blog zein foroetan sartzeagaitik ez dago zertan datu personalak emon behar. Edozelan be, erabiltzaileak inoiz datu personalak emoten baditu, datu horreek Bizkaie!-ren fitxategi automatizatuan sartu arren, datuok modu konfidentzialean erabiliko dira eta ez jakez Bizikai Alkarte Kulturala ez dan hirugarrenei itxiko. Dana dala, erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikazinorik ez dauela gura eskatzeko eskubidea dauka, Datu Personalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Bizkaie!-ra jo beharko dau: Arbidea kalea 1 — 48004 Bilbo. Telefonoa: 94-4162393. Posta elektronikoa: bizkaie@bizkaie.biz

 

Webgunea erabilteko baldintzak

Webgune honetara sarbidea dobanekoa da eta harpidetza edo aldez aurreko erregistrorik ez da behar. Erabiltzaileak webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraituz erabilteko betebeharra dauka, besteak beste, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren kontrako jardueratan ez erabilteko.

 

Jabetza intelektuala

Bizkaie! webguneko diseinu, argazki, logo zein edukien ganeko jabetza intelektualeko eskubideak Bizikai Alkarte Kulturalarenak dira.

Erabilera personal eta pribadurako danean, iturria aitatu ezkero, erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimidu, kopiau eta gorde ahal izango ditu

 

Bizkaie! atariko testu guztiak, Creative Commons lizentziapekoak dira: Autortu-Partekatu-Bardin.

Licencia de Creative Commons

Honek esan nahi dau banatu, kopiau eta zabaldu daitekezala Bizkaie!-ren eduki guztiak, betibe ondoko baldintzak onartzen badira: egilea eta jatorria autortu, eta zabaltzerakoan lizentzia bardinarekin egitea.

 

Loturak eta iruzkinak

Bizkaie!-k eskaintzen dituan beste webgune batzuetara loturen harian, webguneak ez dauka ezelako erantzukizunik gune horreetako edukinetan.

Bizkaie!-n agiri diran loturak informazino erreferentzia legez baino ez dagoz, guneetako eduki, jabetza, zerbitzu edo eskainitako produktuen ganeko ezelako balorazino barik.

Era berean, Bizkaie!-k ez dauka ezelako erantzukizunik ‘Botazinoak’ atalean erabiltzaileek emondako eretxi zein blogetako iruzkinetan adierazotakoen ganean.