Hil kanpaiak jo artien. 'Su Talka'. DEABRU BELTZAK.

2026/10/30 20:30

Bakion, Sabino Aranan. |Jaiak

'XX' disko barriaren aurkezpen-kontzertua. BROKEN BROTHERS BRASS BAND.

2026/10/30 17:00

Bilbon, Kalderapeko Kultur gunean. |Musikea

Mosu-truke.

'Foru Bizia'.

2026/10/30 19:30

Santurtziko kaleetan. |Antzerkia

Foru Bizia antzerki obrearen bigarren emonaldiaren agertoki izango dira bihar, Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena modu ludikoan gogora ekarteko Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak batera atonduta. Hortzmuga Teatroa konpainiaren eskutik sortutako ekimen komunitario eta parte-hartzaileak jai-agertoki bihurtuko dau espazio publikoa, herritarrei historia eta memoria bizia gerturatzeko.

Jardunaldi honetan Coral Maitia, Santurtzi Kantari, Bihotz Gaztea Dantza Taldea, Zugaitza Dantza Taldea  eta Mendi Alde Dantza Taldeak be parte hartuko dabe modu aktiboan.

Ibilbidea Getxon hasi zan urriaren 24an eta Arrigorriagan amaituko da zemendiaren 14an, urriaren 30ean Santurtzitik eta zemendiaren 7an Ermutik igaro ostean.

Social Comedy. 'Corta el cable rojo'.

2026/10/30 20:00

Basauriko Social Antzokian. |Antzerkia

Sirimiri Zikloa. ANGEL STANICH.

2026/10/30 .

Bilboko BBK Salan. |Musikea

Erosi sarrerak BBK Salan eta Last Tour webguneetan.

SantasPascuas 2026. Aurkezpena.

2026/10/30 20:30

Iruñeko Zentral Aretoan. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

Bariku Flamenkoak. VICTOR & RUVEN + BARAKALDOKO UDAL MUSIKA BANDEA.

2026/10/30 20:00

Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Musikea

Bime Live 2026.

2026/10/30 17:00

Bilbon, Uribitarte Pasealekuan. |Musikea

Euskadiko Bertsolaritza Txapelketea. Eibar.

2026/10/31 17:00

Eibarreko Ipurua Kiroldegian. |Bertsolaritzea

'Gau Baltza - Izena dauen guztia bada'

2026/10/31 16:00

Mungian, Landetxon. |Jaiak

Mungian, Landetxo Gunean egingo dira edade guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak, 16:00etan gazteentzako ginkaneagaz hasi eta goizaldera arte. Egun osoan zehar, ume eta gazteentzako ginkanak, makillaje-guneak, ibilbide misteriotsua, bildurrezko ipuin-kontaketak, zonbien jaia eta musikea izango dira.

Horrezaz gan, taloak jateko aukerea be egongo da.

Arratsaldeko, 17:00etan, umeentzako ginkanea egingo da, edade-talde bakotxari egokitutako jarduerakaz. Ekimen bietan parte hartzeko, aldez aurretik izena emon beharko da, ekitaldiaren kartelean jasotako QR kodearen bidez.

Hainbat gune tematiko be jarriko dira martxan: Glam Gelea zabalik egongo da 21:00ak arte, parte-hartzaileek Gau Baltzagaz lotutako irudiakaz arpegia pintetako eta mozorrotzeko aukerea izan deien. Ordutegi berean, ausartenek Ibilbide Misteriotsuan parte hartu ahal izango dabe, bildurrezko giroan sartuz.

Era berean, 17:00etatik 19:00retara, Reading Light jarduerea egingo da, bildurrezko ipuinak kontauko baititue kandelen argitan.

Arratsaldeko egitarauak 19:00etatik 21:00etara izango dan Zombie Jaiagaz jarraituko dau. Zonbien munduan girotutako disko-festa izango da.

Beste alde batetik, 19:00retatik aurrera, Aitor Aurrekoetxearen talo postua egongo da zabalik Landetxo Gunean, bertaratzen diranek taloak jateko aukerea izan deien.

Ondoren, gaueko 21:00etatik aurrera, DJ eta SALSEOren eskutik atondutako animazinoak iragarri ditue baina musika eta jai-giroa goizaldeko 04:00ak arte egongo dira.

Kontuak kontu, Mungiako Udalak txiki zein handientzako kultura eta aisialdi-jarduerak eskainiko ditu, misterioa, entretenimendua eta herritarren parte-hartzea buztartzen dituan ospakizunaren barruan.

'Hil kanpaiak jo artien'.

2026/10/31 17:00

Bakion, Frontoian. |Jaiak

17:00etan, kalabaza teilerra eta makillajea.
19:00retan, Gau Baltzaren ospakizuna. 

EZK Fest 2026.

2026/10/31 .

Santurtzin. |Musikea

+ ROBERTO MOSO...

MOSES & THE TABLETS + MACFLY.

2026/10/31 19:30

Bilboko BBK Salan. |Musikea

Contigo Contra el Cáncer de la Mujer Fundazinoak minbiziaren ikerketearen alde: MOSES & THE TABLETS, MACFLYk eta hainbat artistagaz batera, eta ikutu hunkigarria emongo deutsezau hitzordu solidario honi.

Lagundu FILA 0ren bidez:

BIZUM, ONG KODERA: 04123

'El entusiasmo'. CENTRO DRAMATIVO NACIONAL + TEATRO KAMIKAZE.

2026/10/31 20:00

Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Antzerkia

'Izuaren pasartea. Arima galduen ospitalea'.

2026/10/31 .

Gallartako Kultur Etxean. |Jaialdiak

Arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.

PASION VEGA.

2026/11/01 19:00

Bilboko Arriaga Antzokian. |Musikea

XIII. Berbagunea.

2026/11/04 09:30

Bilboko Azkuna Zentroan. |Jardunaldiak