Abenduak 2

Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.

2026/01/18 - 2026/12/13

Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |Musikea

Aurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..

Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.

'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.

2026/04/15 - 2027/05/12

Bergarako Laboratorium Museoan. |Erakusketak

Wolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.






Informazino gehiago hemen.

 

'Uhinak'. RA ASENSI.

2026/07/08 - 2026/12/28

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak







Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.

Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.

Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.


Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea'.

2026/07/21 - 2027/01/10

Gernikan, Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Emakumeak eta literaturea'. Dinamizatzailea: Maitane Perez.

2026/09/14 - 2026/12/14

Bilbon, Foru Liburutegian. |Ikastaroak

Ikastaroa astelehenetan izango da irailaren 14tik abenduaren 14ra, 18:00- 20:00 bitartean, Foru Liburutegiko 2. pisuan. Parte hartzeko izena emon behar da irailaren 1etik 7ra hemen.  Danetara, 20 plaza dagoz, eta jente gehiagok izena emoten badau, zozketa bidez esleituko dira lekuak.

XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa.

2026/09/14 - 2027/05/05

Bilbon. |Jantzea

Datorren urriaren 14an hasiko da XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa. Matrikuletako epea zabalik dago Bilbon (944210161). 
 
  • Klaseak: Astelehen eta eguaztenetan.
  • Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
  • Ikastaroaren prezioa: 130 euro.
 
Matrikulea egiteko, inskripzino fitxea bete, NAN neurriko argazki bat ekarri eta ikastaro osoaren prezioa ordaindu behar da.

'Walker'. TSAI MING-LIANG.

2026/09/18 - 2026/12/12

Donostian, Tabakaleran. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2026.

2026/09/19 - 2026/12/20

Hazparneko Mendeala Gelan. |Bertsolaritzea

Informazino gehiago hemen.

51. Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia.

2026/09/25 - 2026/12/13

Gasteizen. |Antzerkia

Informazino gehiago hemen.