Protagonistak Beatriz Argüello eta Ernesto Arias dira, Espainiako arte eszenikoetako antzezle historikoak. Biak Madrilgo Teatro La Abadíaren sortzaileetakoak izan zirn 1995ean, José Luis Gómezen eskutik. Protocolo lanak bersino bi ditu, Ella y él eta Él y ella azpitituluakaz eta, normalean, txandaka antzeztu izan dira; Bilbon, ostera, bata bestearen atzetik ikusi ahal izango dira. Antzezlanak Ibsenen gatazkea gaur egunera eta Mediterraneoko kostaldeko uri batera eroango gaitu. Petra eta Tomás senar-emazteak dira: alkatea eta eskualdeari oparotasun ekonomikoa berreskuratzen lagundu deutson bainuetxe bateko medikua. Baina osasun-arazo batek udalerri osoaren ondoizatea arriskuan jarten dauenean, burruka edo tirabirak bikotearen barruan be sortzen dira. Bigarren bersinoan, bera da alkate ospetsua, eta Petra, doktorea. Istorio beraren bersinoak dira, eta horreetan antzezleek beren rolak trukatzen ditue; horregaz batera, botere politikoa dauenaren eta osasun-arazoaz ohartarazo behar dauenaren generoa be trukatzen dabe.
Hiru hamarkadatatik gorako jardunbidea dau Grupo Laboratorio de Teatro El Rayo Misteriosok, Argentinako eszena independenteko erreferentziazko konpainietakoak. Lengoaia eszeniko barriak ikertzea eta barrikuntzearen eta esperimentazinoaren alde eten barik egitea ditue bereizgarri taldearen lanek eta ikuskizunen sorkuntzea eta lan pedagogikoa eta kulturea zabaltzeko eginkizuna buztartzen ditue.
Jardunbide horretan zehar, hogei bat ikuskizun egin ditue, 1.500 emonaldi baino gehiago aurkeztu eta Europatik eta Latinoamerikatik birak egin ditue, nazinoarteko jaialdi entzutetsuetan parte hartzen. Sari garrantzitsuak irabazi ditue, bai Argentinan, bai Espainian, eta, horreen eskutik, konpainiaren ospea sendotu egin da, haren antzerkiak, konprometiduak eta indar adierazkor handikoak, ikusleak zein kritikea bereganatu baititu.
Rafael Fingerlos baritono austriarrak eta Rubén Fdez. Aguirre pianista bilbotarrak maitasunean dan hutsuneari buruzko askotariko musika-ikusmoldeak kontrajarten ditue kontzertuan.