Urriak 3

Xixili Festibala 2026.

2026/10/03 .

Bermeon. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

'¿Por qué le llaman THE BOSS?'. MANEL FUENTES.

2026/10/03 20:00

Basauriko Social Antzokian. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.

2026/01/18 - 2026/12/13

Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |Musikea

Aurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..

Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.

'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.

2026/04/15 - 2027/05/12

Bergarako Laboratorium Museoan. |Erakusketak

Wolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.






Informazino gehiago hemen.

 

'Ipurtargiak. Argi-puntuak iluntasunean'. JOSE MADRID SANTURTUN.

2026/06/18 - 2026/10/04

Bilbon, Berreginen Museoan. |Erakusketak

'Uhinak'. RA ASENSI.

2026/07/08 - 2026/12/28

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak







Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.

Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.

Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.


Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

'Mundu baten aukerea-Naturearen iluspegiak BBVA Bilduman'.

2026/07/09 - 2026/10/09

Bilbon, San Nikolas Jauregian. |Erakusketak

Ordutegia: astelehenetik domekara 11:00-19:00. Zarratuta egongo da garagarrilaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 22an.

'La posibilidad de un mundo. Visiones de la naturaleza en la Colección BBVA'.

2026/07/09 - 2026/10/12

Bilbon, BBVAren San Nikolas Jauregian. |Erakusketak

'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea'.

2026/07/21 - 2027/01/10

Gernikan, Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.