Zemendiak 4
'Indabada, mende laurden herria astintzen'.
2026/11/04 19:00
Getxon, Romo Kultur Etxean. |Ikus-entzunezkoakProiekzinoaren ondoren, barriketaldia.
'Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena dala-eta'.
2026/11/04 09:00
Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Hitzaldi Aretoan (Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo). |JardunaldiakEuskal Akademiak hiru jardunaldi atondu ditu zemendiaren 4, 12 eta 19an, arlo juridikoko eta instituzionaleko adituek Foru Zuzenbidearen egungo proiekzinoa eta erronkak aztertzeko arlo publikoan, pribaduan eta linguistikoan. Hizlariak:
• Andrés Urrutia Badiola, Zuzenbideko Euskal Akademiako burua.
• José Ramón Intxaurbe Vitorica, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbide Fakultadeko dekanoa.
Era berean, Santiago Larrazabal Basañez, Nere Jone Intxaustegi Jauregi, Elixabete Piñol Olaeta, Fernando Rey Martínez eta Joana Abrisketa Uriarte lako hizlariak be izango dira, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Tatiana González San Sebastiánek moderauta. Horreez gan, José Miguel Gorostiza Vicentek gidatuko dau Batzar Nagusiak erakundeko bost taldeetako ordezkariek, Julen Karrión Lamikizek, Edriga Aranburu Agirrek, José María Portillo Valdése, Diego Pagadigorria Wickek eta Roberto Uriarte Torrealdayk, parte hartuko daben autogobernuaren erronkei buruzko mahai-inguruan. José Ramón Intxaurbe Vitoricak gidatuko dauen arratsaldeko saioak fiskalidadeari eta udal erakundeei buruzko berbaldiak izango ditu, Alberto Atxabal Rada eta Ignacio Javier Etxebarria Etxeitaren eskutik.
Caritas Bizkaiaren 70. urteurrena.
2026/11/04 17:45
Bilboko Euskalduna Jauregian. |AurkezpenakEtorkizunari begira lelopean, 1.200 persona baino gehiago batzea da asmoa, egindako ibilbidea gogoratzeko, urte honeetan guztietan bide hori posible egin daben personen konpromisoa eskertzeko eta gizarte bidezkoago, solidarioago eta inklusiboago baten aldeko itxaropena barritzeko.
Ospakizunean parte hartuko dabe boluntario, bazkide, emoile, laguntzea jasoten daben persona, profesional, administrazino publikoetako ordezkari, hirugarren sektoreko erakunde, fundazino, erakunde eta enpresa laguntzaileek, baita Bizkaiko eleizek bere. Bertan izango dira, besteak beste, Joseba Segura, Bilboko gotzaina; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; eta Mikel Torres lehendakariordea, bai eta Caritas Bizkaiagaz lankidetzan dabizen fundazino eta finantza-erakundeetako ordezkariak be.
Egitaraua
• 17:45ean – Ateak edegitea.
• 17:50ean –Joseba Segura Bilboko Gotzainak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean.
• 18:10ean – Photocall
• 18:30ean – Ekitaldia hasiko da. Parte hartuko dabe:
- Elena Unzueta, Caritas Bizkaiko Zuzendaria.
- Juan Ma Aburto, Bilboko Alkatea.
- Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia.
- Joseba Segura, Bilboko Gotzaina.
• 19:45ean – Ekitaldiaren amaierea.
Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.
2026/01/18 - 2026/12/13
Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |MusikeaAurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..
Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.
'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.
2026/04/15 - 2027/05/12
Bergarako Laboratorium Museoan. |ErakusketakWolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.

Informazino gehiago hemen.
'Uhinak'. RA ASENSI.
2026/07/08 - 2026/12/28
Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak


Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.
Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.
Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea'.
2026/07/21 - 2027/01/10
Gernikan, Euskal Herria Museoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'Emakumeak eta literaturea'. Dinamizatzailea: Maitane Perez.
2026/09/14 - 2026/12/14
Bilbon, Foru Liburutegian. |IkastaroakIkastaroa astelehenetan izango da irailaren 14tik abenduaren 14ra, 18:00- 20:00 bitartean, Foru Liburutegiko 2. pisuan. Parte hartzeko izena emon behar da irailaren 1etik 7ra hemen. Danetara, 20 plaza dagoz, eta jente gehiagok izena emoten badau, zozketa bidez esleituko dira lekuak.
XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa.
2026/09/14 - 2027/05/05
Bilbon. |Jantzea- Klaseak: Astelehen eta eguaztenetan.
- Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
- Ikastaroaren prezioa: 130 euro.
'Walker'. TSAI MING-LIANG.
2026/09/18 - 2026/12/12
Donostian, Tabakaleran. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2026.
2026/09/19 - 2026/12/20
Hazparneko Mendeala Gelan. |BertsolaritzeaInformazino gehiago hemen.
'Estrella fugaz y corazón'. M. BENITO PIRIZ (Durango, 1992).
2026/09/25 - 2026/11/08
Bilboko La Fundicion Aretoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
51. Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia.
2026/09/25 - 2026/12/13
Gasteizen. |AntzerkiaInformazino gehiago hemen.
Ondarearen Europako Jardunaldiak. 'Bizitza paraleloak. La memoria de las copias'.
2026/10/01 - 2026/11/29
Bilboko Berreginen Museoan. |ErakusketakErakusketan gehien nabarmentzen diran piezen artean Hildesheimeko Krateraren erreprodukzino galvanoplastikoa da nagusi, Eskulturearen Museo Nazionalak aldi baterako lagatakoa. XIX. mendeko teknika industrial barritzaile baten bidez egindako artelan hori oso baliotsua bihurtu zan jatorrizkoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren desagertu zanean eta ezinbesteko lekuko bilakatu zan bere memoria materiala eta artistikoa gordeteko.
BERTZESFER - Argi izpi bat - bonberenea live sessions.
2026/10/01 - 2026/11/26
Tolosan. |MusikeaBERTZSFER taldeak Bonberenea Live Session 4 abesti grabau ditu Bonberenea Ekintzak youtubeko kanalean ikusgai dagozanak:
BERTZESFER - Argi izpi bat - bonberenea live sessions.
'Silueta y otras historias'. IRENE KOPELMAN.
2026/10/10 - 2027/03/29
Gasteizko Artium Museoan. |Erakusketak
Aitzina Folk 2026.
2026/10/17 - 2026/11/29
|MusikeaAurten gogoan geratuko jakuzan momentu bereziak biziko ditugu: Natxo de Felipe barriro igongo dau oholtzara, Oskorriri agur esan eta hamaika urtera eta Luar Na Lubre taldeak bere 40 urteko ibilbidea ospatuko dau geugaz.
Horreekaz batera izango dira Dervish, Maruja Limón, Fillas de Cassandra, Los Hermanos Cubero, Corquiéu, Saltaire, Mayalde, Otxo Bikotea, Alos Quartet eta sustrai-musikak Irlanda, Galizia, Euskadi eta beste hainbat lekutara eroango gaituen proposamen ugari.
Sarrera bakotxa kontzertu bat baino askoz gehiago da: AEFAT alkartearekin batera ataxia telangiektasiaren ikerketea bultzatzen laguntzen baitau.
Informazino gehiago hemen.
'Arkumea, erdi katu, ia txakur' erakusketea. ABIGAIL LAZKOZ (Bilbo, 1972).
2026/10/21 - 2027/01/17
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
