Zemendiak 6

Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.

2026/01/18 - 2026/12/13

Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |Musikea

Aurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..

Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.

'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.

2026/04/15 - 2027/05/12

Bergarako Laboratorium Museoan. |Erakusketak

Wolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.






Informazino gehiago hemen.

 

'Uhinak'. RA ASENSI.

2026/07/08 - 2026/12/28

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak







Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.

Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.

Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.


Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

'Urdaibaiko Soinuak-Lope Alberdi Recalde'.

2026/08/21 - 2027/01/10

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoagaz alkarlanean atondutakoa, Organoa, museo bizia lelopean. Erakusketeak Lope Alberdi Recalde (Gautegiz Arteaga, 1868- 1948) organogile maisuaren ibilbidea berreskuratuko dau. Haren lanari esker, Urdaibaiko organoen soinua peninsulako hainbat lekutara, Amerikara eta Filipinetara be heldu zan. Erakusketea garagarrilaren 21ean inaugurauko da, eguerdiko 12:00etan.

Lope Alberdiren ibilbidea ardatz hartuta, erakusketeak organoaren bilakaera tekniko eta artistikoa ezagutzeko aukerea eskaini eta tresna horreek Urdaibaiko kultura nortasunaren parte dirala nabarmenduko dau. Egitaraua bisita gidatuakaz eta abuztuaren 13an museoan bertan egingo dan herritarrei edegitako mahai-inguruagaz osotuko da.