Zemendiak 7
Jazz Blues Zirkuitoa. DANI NELLO + ORGAN TRIO.
2026/11/07 20:00
Ermuko Lobiano Kultur Etxean. |Musikea
Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena.
2026/11/07 12:30
Laudioko Aldai plazan. |Jardunaldiak12:30ean, Aldai plazan: Laudioko abesbatzen kontzertua.
Laudioko bost abesbatzek goizeko saioan parte hartuko dabe. Talde bakotxak bere aukerako abesti bat eskainiko dau eta, ondoren, guztiek batera Xalbadorren heriotzean abestuko dabe, abesti ezagunaren bost bersino entzuteko aukerea izango dalarik, baita abesbatza bakotxak hautatutako kantuak be.
Hurrengo abesbatzek girotuko dabe herria: Andere; Arte On; Bi Hotsak; Los Arlotes; eta Santa Lucía.
Xalbadorren heriotzean
Euskal kantagintzako abesti esanguratsuenetako bat da. Xabier Lete musikari eta konpositoreak sortu eban 1978an, Xalbador hil eta urte bi aurrerago, haren adiskidearen heriotzeak eragindako saminetik abiatuta. Urteen porasuz, euskal kulturearen erreferentziazko kantu bihurtu da; 2005ean, Euskal Kanturik Onena telebista-lehiaketan garaile aukeratu eben.
Arratsaldeko 18:30ean, Kasinoan: Bat-bateko mirakulua berbaldia eta bertso-saioa eskainiko ditu, Xabier Amurizak, mendearen amaierako bertsolaritza modernoaren barritzaile nagusietakoa izan zan, bertsolaritzearen oinarriak barritu, tradizinozko plaza-jarduna kultura-adierazpide modernoago eta zabalago bihurtu zituana. Horrezaz gan, bertsolaritzea ikasi eta landu daitekeen jarduera lez ulertzeko ikuspegia indartu eban, Euskal Herrian bertso-eskolak zabaltzen eragin handia izan ebalarik.
XIV. MAZ Basauri.
2026/11/07 11:30etan eta 21:00etan.
Basauriko Social Antzokian. |MusikeaKalean, doban: Txiki MAZ, 11.30: LAZTANA (kontzertua) + PERLI + KOXKOLO: Ongi etorri paradisura (ipuin musikatuak) + JUAN SOLO (DJ ikastaroa eta sesioa) + MAZ Kalean, 17:30: MONOS + REELER + SILKAT.
Zemendiaren 7an, Basauriko Social Antzokian, 21:00etan: LA BIEN QUERIDA + FERNANDO ALFARO (Convento Freak disko barriaren aurkezpena).
Sarrerak hemen.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea 2026. Gernika-Lumo.
2026/11/07 17:00
Gernikako Jai Alai frontoian. |Bertsolaritzea
Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.
2026/01/18 - 2026/12/13
Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |MusikeaAurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..
Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.
'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.
2026/04/15 - 2027/05/12
Bergarako Laboratorium Museoan. |ErakusketakWolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.

Informazino gehiago hemen.
'Uhinak'. RA ASENSI.
2026/07/08 - 2026/12/28
Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak


Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.
Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.
Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea'.
2026/07/21 - 2027/01/10
Gernikan, Euskal Herria Museoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'Emakumeak eta literaturea'. Dinamizatzailea: Maitane Perez.
2026/09/14 - 2026/12/14
Bilbon, Foru Liburutegian. |IkastaroakIkastaroa astelehenetan izango da irailaren 14tik abenduaren 14ra, 18:00- 20:00 bitartean, Foru Liburutegiko 2. pisuan. Parte hartzeko izena emon behar da irailaren 1etik 7ra hemen. Danetara, 20 plaza dagoz, eta jente gehiagok izena emoten badau, zozketa bidez esleituko dira lekuak.
XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa.
2026/09/14 - 2027/05/05
Bilbon. |Jantzea- Klaseak: Astelehen eta eguaztenetan.
- Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
- Ikastaroaren prezioa: 130 euro.
'Walker'. TSAI MING-LIANG.
2026/09/18 - 2026/12/12
Donostian, Tabakaleran. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2026.
2026/09/19 - 2026/12/20
Hazparneko Mendeala Gelan. |BertsolaritzeaInformazino gehiago hemen.
'Estrella fugaz y corazón'. M. BENITO PIRIZ (Durango, 1992).
2026/09/25 - 2026/11/08
Bilboko La Fundicion Aretoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
51. Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia.
2026/09/25 - 2026/12/13
Gasteizen. |AntzerkiaInformazino gehiago hemen.
