Zezeilak 26

Gutun Zuria Bilbao PRO. 'Erdigunea lekualdatzen daben literaturak: afektuak, identidadeak eta hizkuntzak'.

2026/02/26 09:30

Bilbon, Azkuna Zentroko Bastida aretoan. |Jardunaldiak

Zezeilaren 25ean eta 26an, Zezeilaren 25ean eta 26an, . jardunaldien hirugarren edizinoan, hogei bat idazle, argitaletxe, itzultzaile, kultur programatzaile eta sektoreko eragile batuko dira, eremu bakotxeko erronka profesional espezifikoei zein liburuaren katearen produkzinoaren, zabaltzearen eta irakurketearen etorkizun posibleak eratzen dituen dinamika partekatuei heltzeko. jardunaldien hirugarren edizinoan, hogei bat idazle, argitaletxe, itzultzaile, kultur programatzaile eta sektoreko eragile batuko dira, eremu bakotxeko erronka profesional espezifikoei zein liburuaren katearen produkzinoaren, zabaltzearen eta irakurketearen etorkizun posibleak eratzen dituen dinamika partekatuei heltzeko.

Gutun Zuria Bilbao PRO

  • Erdigunea lekualdatzen daben literaturak: afektuak, identidadeak eta hizkuntzak. 


9:30-10:00 / Jardunaldiaren aurkezpena. 

10:00-11:00 / 4. Mahaia: Queer Narratibak. 

Bigarren jardunaldia hasteko, LGTBQ+ literaturen erronkei helduko jake: marjinaltasunetik mainstreamera, pinkwashingaren arriskuak eta ultraeskuinaren hazkundea.  

  • Danele Sarriugarte. Idazlea eta itzultzailea. 
  • Ricard Ruiz Garzón. Idazle eta Bartzelonako Queer Literatura Jaialdiko (QLIT) zuzendarikidea. 
  • Fer Rivas. Idazlea, eszena-zuzendaria eta antzerkigilea.  


11:00-12:00 / 5. Mahaia: Literaturea deskolonizetea.

Mahai honetan, egile arrazializatuen zirkulazinoa aztertuko da literaturan, exotizazinoaren, legitimidadearen eta autorpenaren arteko tensinoak kontuan hartuta. Era berean, edizino, itzulpen eta banaketa-prozesuetako indarkeria sinbolikoak aztertuko dira. Literatura antirrazisteari zea heldu jorratuko da.  

  • Paloma Chen. Idazlea, poeta eta kazetaria. 
  • Josune Muñoz. Literatur kritika eta Skolastikako zuzendaria.
  • Sara Guerrero. Idazlea eta sortzaile eszenikoa. 


12:00-12:30 / Break 

12:30-13:30 / 6. Mahaia: Hizkuntza gitxituetako literaturak

Topaketa profesionalari amaierea emoteko, hizkuntza gitxituen ikuspegi bat hartu, eta literatura-produkzinoari, itzulpengintzeari eta zabalkundeari eusteko dituen erronkak aztertuko dira, egiturazko desbardintasunak gailentzen diran testuinguruan. Hizkuntza horreen eta beren literaturen etorkizunaz eztabaidatzeko unea. 

  • Angel Erro. Idazlea eta itzultzailea. 
  • Eugènia Broggi. L’Altra Editorial argitaletxeko editorea. 
  • Mariña de Toro Cuns. Numax liburu-dendea.  


13:30-14:00 / Ondorioak. Noelia Ramírez eta Begoña Gómez Urzaiz. Amiga date cuenta podcasta.

Lautan Hiru Antzerki Jaialdia

2026/02/26 19:00

Bilbon. |Antzerkia

  • 19.00, Cafe Bar Bilbaon: Ganbarako lana: irakurraldi dramatizatua (Xabi Paya). XXIII. Café Bar Bilbao-Tartean Teatro Saria.
  • 20:00, 7Katu Gaztetxean: Adriene Bergson-Johnson. Maryse Urrutyren bakarrizketea (Itzuli Konpainia).

Mendi Tour Leioa

2026/02/26 19:00

Kultur Leioako Auditoriumean. |Ikus-entzunezkoak

Sarrerak hemen.

Musikagileak. Musika Garaikidearen XVI. Zirkuitua

2025/09/18 - 2026/03/21

Euskal Herriko hainbat lekutan. |Musikea

'Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025'.

2025/10/08 - 2026/03/01

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Azken hamarkadan egindako formatu handiko berrogeita hamar inguru margolan ikusgai. Norman Rosenthal historialari britainiarrak hautatutako berrogeita hamar bat pintura –azken hamarkadan sortuak– batzen ditu erakusketeak. Moltso osoa artistearen estudiotik eta hainbat bilduma pribatutatik dator.





 

 

Ikerlari Gazteen Sariketea

2025/10/28 - 2026/06/14

Gerediaga Alkartean. |Lehiaketak

'Eraldaketa baten kronika 1900/1957'

2025/10/31 - 2026/04/06

Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro, 3). |Erakusketak

'Yo soy la Inteligencia Artificial'.

2025/11/21 - 2026/04/25

Next Museum Bilbaon (Blas de Otero kalea, 54 - Deustu - Bilbo). |Erakusketak

Sebastiano Vitale komisario dauen erakusketea Bilbora helduko da Salt Lake Cityn (AEB) eta Londresen (Britainia Handia) ikusgai egon ondoren. Haren bidez, Bilboko museoak etapa barri bati ekingo deutso eta zientzia, teknologia eta artea bikain buztartzeari esker, murgitze-erakusketak eskainiko dira barritzaileak, sortzaileak eta dibulgatzaileak, gaurkotasun handiko arazo eta gaiei buruz gogoeta eginarazoko dabenak, espazioko arduradunen esanetan.

Bisitariak

  • Beherapen bereziak familientzat (3 kide baino gehiago) eta taldeentzat (10 lagun baino gehiago).
  • Sarrera doban 5 urteko edo hortik beherako umeentzat eta dibersidade funtzionala daben personakaz doazenentzat.
  • Irisgarria mugikortasun urriko personentzat.
  • Hitzarmen bereziak ikastegi eta enpresakaz. Eskatu informazinoa hemen: reservas@nextmuseum.net.

Ordutegia

  • Astelehen eta martitzenetan: zarratuta.
  • Eguaztenetik zapatura: 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (20:30ean).
  • Domekatan: 11:00etatik 18:00etara. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (19:00retan).

 

 



Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

'Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)'.

2025/12/15 - 2026/05/10

Bilboko Eleiz Museoan. |Erakusketak

Bizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetzeak bidaia bat proponiduten dau lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.

Zazpi ataletan banatuta, erlijinoak bizitza publiko eta pribatua marketan eban gizarte bateko erretratu adierazgarria eskaintzen dau ibilbideak. Holan, artean islatutako hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sagratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisajean: Eraldaketan sinistu, Sagradua modernizau, Aisia eta debozinoa, Merkataritza-arimea, Paisaje mistikoak, Ikonografia femenino barriak eta Espazio sagratuak atalek artikuletan ditue batutako 62 lanak.




'IX. Zinema eta Zientzia'

2026/01/07 - 2026/03/27

Euskal Herriko hainbat tokitan. |Ikus-entzunezkoak

Bilboko proiekzinoen egitaraua hemen

'Estelak' eskultura erakusketea

2026/01/08 - 2026/02/27

Elorrioko Iturri Kultur Etxean. |Erakusketak

Hasibarrientzako Bertso Ikastaroa

2026/01/14 - 2026/03/04

Algortako Aldai Patronatuan. |Bertsolaritzea

- Ordutegia: eguaztenetan (18:30 - 19:30).

- Taldeak:

  • 16 - 35 urte.
  • 35 urte baino gehiago.

- Prezioa: 35 euro.

- Izen-emotea: 605704385

'Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean'.

2026/01/16 - 2026/08/30

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Catalina Lozano Artium Museoko komisarioburuak komisariauta, Louidgi Beltrame artisteagaz egindako alkarrizketak eta trukeak laguntzeagaz.

Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.

'Zirrikituak uretan'. AITOR RENTERIA

2026/01/16 - 2026/02/27

Bilboko Desio Artspacen. |Erakusketak

Desio Artspacek Zirrikituak uretan aurkezten dau, Aitor Renteriaren bakarkako erakusketea, urtarrilaren 16tik zezeilaren 27ra Bilboko Maiatzaren Biko galerian ikusgai egongo dana. Inaugurazinoa urtarrilaren 16an izango da, 19:00etan, artistearen presentziagaz.

Aitor Renteriak, bere lan-ildo barrienetik, ura aztertzen dau atari eta eraldaketa espazio bezela. Muga horretan, argiak, gardentasunak eta materiak arrakalak sortzen ditue, eta, horreen bidez, denporea eta memoria iragazten dira.

Pinturearen, degradaduen eta metakrilatoaren bidez, ikusten danaren gainazalaren azpian taupaka dagoan horretan begiradea geratzera gonbidetan gaitu erakusketeak.

Natura Elektronikoa zikloa

2026/01/17 - 2026/02/28

Donostiako Kutxa Fundazinoa Kluban (Tabakalera). |Musikea

Sarrerak hemen.

Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.

2026/01/18 - 2026/12/13

Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |Musikea

Aurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..

Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.

'Non ote zaude'.

2026/01/19 - 2026/03/20

Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusketa gelan. |Erakusketak

Argazki erakusketa bat baino gehiago da, familia ezezagun baten errastua jarraitzen dauen proiektua.

Erretratuak: Daniel Asua eta Hibai Agorria.

'Antzerkia bultzatuz'

2026/01/23 - 2026/06/05

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. |Jardunaldiak

Sarrerak Ibarretxe Kultur Etxean egongo dira salgai.

'Color'. AINHOA AZURMENDI.

2026/01/29 - 2026/03/31

Bilboko Aldama Fabre Galleryn (Plaza de los Tres Pilares, 7). |Erakusketak

Inaugurazinoa + Musikea: BRAD BASKER + CAMAMBU.

'Mario Gaztelu 2018 2025 - Pintura, Cartelismo e Ilustracion'.

2026/01/30 - 2026/06/29

Bilboko Yimby Sota Aretoan (Kale Nagusia, ). |Erakusketak

Mario Gaztelu bilbotarraren erakusketan 30 obra dagoz ikusgai hiru txataletan:

  • Pintura.
  • Cartelismo.
  • Ilustración.

Ordutegia: astelehenetik barikura 09:00etatik 19:00retara.