Apirilak 5

Ikerlari Gazteen Sariketea

2025/10/28 - 2026/06/14

Gerediaga Alkartean. |Lehiaketak

'Eraldaketa baten kronika 1900/1957'

2025/10/31 - 2026/04/06

Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro, 3). |Erakusketak

'Yo soy la Inteligencia Artificial'.

2025/11/21 - 2026/04/25

Next Museum Bilbaon (Blas de Otero kalea, 54 - Deustu - Bilbo). |Erakusketak

Sebastiano Vitale komisario dauen erakusketea Bilbora helduko da Salt Lake Cityn (AEB) eta Londresen (Britainia Handia) ikusgai egon ondoren. Haren bidez, Bilboko museoak etapa barri bati ekingo deutso eta zientzia, teknologia eta artea bikain buztartzeari esker, murgitze-erakusketak eskainiko dira barritzaileak, sortzaileak eta dibulgatzaileak, gaurkotasun handiko arazo eta gaiei buruz gogoeta eginarazoko dabenak, espazioko arduradunen esanetan.

Bisitariak

  • Beherapen bereziak familientzat (3 kide baino gehiago) eta taldeentzat (10 lagun baino gehiago).
  • Sarrera doban 5 urteko edo hortik beherako umeentzat eta dibersidade funtzionala daben personakaz doazenentzat.
  • Irisgarria mugikortasun urriko personentzat.
  • Hitzarmen bereziak ikastegi eta enpresakaz. Eskatu informazinoa hemen: reservas@nextmuseum.net.

Ordutegia

  • Astelehen eta martitzenetan: zarratuta.
  • Eguaztenetik zapatura: 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (20:30ean).
  • Domekatan: 11:00etatik 18:00etara. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (19:00retan).

 

 



Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

'Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)'.

2025/12/15 - 2026/05/10

Bilboko Eleiz Museoan. |Erakusketak

Bizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetzeak bidaia bat proponiduten dau lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.

Zazpi ataletan banatuta, erlijinoak bizitza publiko eta pribatua marketan eban gizarte bateko erretratu adierazgarria eskaintzen dau ibilbideak. Holan, artean islatutako hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sagratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisajean: Eraldaketan sinistu, Sagradua modernizau, Aisia eta debozinoa, Merkataritza-arimea, Paisaje mistikoak, Ikonografia femenino barriak eta Espazio sagratuak atalek artikuletan ditue batutako 62 lanak.