Maiatzak 1

Ikerlari Gazteen Sariketea

2025/10/28 - 2026/06/14

Gerediaga Alkartean. |Lehiaketak

'Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)'.

2025/12/15 - 2026/05/10

Bilboko Eleiz Museoan. |Erakusketak

Bizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetzeak bidaia bat proponiduten dau lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.

Zazpi ataletan banatuta, erlijinoak bizitza publiko eta pribatua marketan eban gizarte bateko erretratu adierazgarria eskaintzen dau ibilbideak. Holan, artean islatutako hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sagratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisajean: Eraldaketan sinistu, Sagradua modernizau, Aisia eta debozinoa, Merkataritza-arimea, Paisaje mistikoak, Ikonografia femenino barriak eta Espazio sagratuak atalek artikuletan ditue batutako 62 lanak.




'Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean'.

2026/01/16 - 2026/08/30

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Catalina Lozano Artium Museoko komisarioburuak komisariauta, Louidgi Beltrame artisteagaz egindako alkarrizketak eta trukeak laguntzeagaz.

Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.

Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.

2026/01/18 - 2026/12/13

Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |Musikea

Aurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..

Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.

'Antzerkia bultzatuz'

2026/01/23 - 2026/06/05

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. |Jardunaldiak

Sarrerak Ibarretxe Kultur Etxean egongo dira salgai.

'Mario Gaztelu 2018 2025 - Pintura, Cartelismo e Ilustracion'.

2026/01/30 - 2026/06/29

Bilboko Yimby Sota Aretoan (Kale Nagusia, ). |Erakusketak

Mario Gaztelu bilbotarraren erakusketan 30 obra dagoz ikusgai hiru txataletan:

  • Pintura.
  • Cartelismo.
  • Ilustración.

Ordutegia: astelehenetik barikura 09:00etatik 19:00retara.