Aurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..
Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.
Begirada disidente bat erakusketeagaz bizi-jarrera batera hurbiltzea proponiduten da. Karibeko gomutea, Euskal Herrian jasotako prestakuntza eta espiritualtasun esploratzailea buztartzen dituan ibilbideaz gan, hirurogeita hamarreko hamarkadearen amaieratik, nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko oinarrizko eztabaidak aurreikusten dituana. Juana Fernández Cima (Caibarién, Kuba, 1951) ahots berezi bategaz agertzen jaku, sarritan arau heteropatriarkalaren ertzetatik jardunez, disidentzia erradikal eta poetikoko uniberso estetikoak ereginez, sorkuntza eta bizitea batuz, banaezin bihurtu arte.
Ikusgarritasun publiko handieneko aldian (1977-1997), haren lanak bilduma instituzionaletan sartu ziran ,besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gasteizko Udalarenetan. Halan da be, askatasun formalak, arlo afektiboko zintzotasunak eta identidadearen azterketan kontzesinorik ezak kanon kritiko eta museistiko nagusiaren bazterrean kokatu eben. Erakusketa-zirkuitutik —ez, ostera, produkzinotik— nahita erretirau ondoren, haren obrea narratiba hegemonikotik kanpo geratu zan. Erakusketa honek bakotasun hori agirian ixtea, haren ekarpenaren garrantzia aldarrikatzea eta eztabaida garaikidean dauen lekura itzularazotea du helburu.
Wolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.
Erakusketa honetan, Ricardo Carrillo de Albornoz argazkilari madrildarrak musikearen eta irudiaren arteko hartu-emonetara hurbiltzea proponiduten deusku. Izenburuak —instante eta tanteo berben fusinoa— argazkilariaren prozesu intimoa laburbatzen dau: probau, hurbildu, atzera egin, itxaron, antzemon... bat-batean jazoten dan arte. Keinu zehatza, begirada berezia, nota baten emozinoa, publikoaren arnasketa eutsia. Bigarren horretan, dana lerrokatu eta kamereak tresna izateari itxi eta lekuko bihurtuko da.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan.
|Erakusketak
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederretako Fakultadeko Zeramikea: Artea eta Funtzinoa Masterreko ikasleen amaierako lanak batzen dituan 15 erakusketa kolektiboa aurkeztu dabe Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Erakusketearen izenburuak, 15 parte hartu daben artisten kopuruari eta Leioako campusean eskaintzen dan eskulturan espezializautako graduondoko honen hamabosgarren promozinoari egiten deutse erreferentzia.
Erakusketea artista honeen proposamenek osotzen dabe: Iñigo Alcantara Gurtubay, Esther Alías Arroyo, Iñigo Barreiro Campo, Sara Galeano Moreno, Kasey Sean Harris Mier, Carolina Hernandes Lopes, María Knafl, Lucía Leirós Porto, Eva Mangado Hidalgo, Raquel Nebra Ruiz, Zoe Riquelme Diez, Eder Salas Lermo, Daniela Silva Carriazo, Luken Villan Arco eta Sofía Martínez Maidana. Euren lanen bidez, ikusleek buztinagaz lan egiteko eta mundura egokitzeko hamabost modu ezbardin ikusi ahal izango ditue.
Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.
Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.
Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.