2026/02/28 - 2026/08/30

Bilboko Azkuna Zentroan. | Erakusketak

'Begirada disidente bat'. JUANA CIMA.

.

Begirada disidente bat erakusketeagaz bizi-jarrera batera hurbiltzea proponiduten da. Karibeko gomutea, Euskal Herrian jasotako prestakuntza eta espiritualtasun esploratzailea buztartzen dituan ibilbideaz gan, hirurogeita hamarreko hamarkadearen amaieratik, nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko oinarrizko eztabaidak aurreikusten dituana. Juana Fernández Cima (Caibarién, Kuba, 1951) ahots berezi bategaz agertzen jaku, sarritan arau heteropatriarkalaren ertzetatik jardunez, disidentzia erradikal eta poetikoko uniberso estetikoak ereginez, sorkuntza eta bizitea batuz, banaezin bihurtu arte.

Ikusgarritasun publiko handieneko aldian (1977-1997), haren lanak bilduma instituzionaletan sartu ziran ,besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gasteizko Udalarenetan. Halan da be, askatasun formalak, arlo afektiboko zintzotasunak eta identidadearen azterketan kontzesinorik ezak kanon kritiko eta museistiko nagusiaren bazterrean kokatu eben. Erakusketa-zirkuitutik —ez, ostera, produkzinotik— nahita erretirau ondoren, haren obrea narratiba hegemonikotik kanpo geratu zan. Erakusketa honek bakotasun hori agirian ixtea, haren ekarpenaren garrantzia aldarrikatzea eta eztabaida garaikidean dauen lekura itzularazotea du helburu.

Erakusketea Garazi Ansa historialariak (Oiartzun, 1989) komisariau dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu