Zapatuan, hilaren 14an, jokatuko da finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa

Bizkaie! 2026-11-12 07:35   Bertsolaritzea

Miarritzeko Jai Alai frontoian jokatuko da.

Orduantxe jakingo dogu zeintzuk izango diran finalaurrekoetako bigarren bueltan kantauko daben bertsolariak. Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian. 

Laugarren finalaurreko hau, ganera, erabagigarria izango da: lehen bueltako azken finalaurrekoa da eta bigarren bueltaera zein bertsolari pasauko dan jakingo dpgu bertan.

Aurkezle lanean Ainhoa Larretxea Agirre zan ibiltekoa baina bere ordez Ekhi Erremundegi Beloki gai-emoileak egingo dau lan hori; beragaz batera, ondoko sei bertsolariak igongo dabe oholtzara:

  • Andoni Rekondo Izagirre.
  • Julio Soto Ezkurdia.
  • Maddalen Arzallus Antia.
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren.
  • Oier Etxeberria Zubimendi.
  • Sustrai Colina Acordarrenteria.

Fase honetako epaileak, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta izango dira.

Laugarren finalaurrekoa, Miarritzen

Saioa 17:00etan hasiko da; ateak, barriz, 15:30ean edegiko ditue. Astegoinerako sarrerak erosteko aitatautako webgunea erabili edo saioaren egunean bertan leihatilea 15:30ean zabalduko da; Bertsoa.eus-en, ETB 2 ON katean eta ETB ON plataforman bitartez be zuzenean jarraitzeko aukerea egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu