Osotu dira finalaurrekoen bigarren bueltako saioak

Bizkaie! 2026-11-16 07:53   Bertsolaritzea

Irabazleez gan, puntu gehien batzea lortu daben 14 bertsolariak be igaro dira bigarren bueltara. 

Biarritzeko saioaren ostean, erabagita geratu da zeintzuk kantauko daben finalaurrekoen bigarren bueltako hiru saioetan. Lehenengo bueltako saio bakotxeko lau irabazleak zuzenean pasau dira hurrengo fasera; irabazleez gan, puntu gehien batzea lortu daben hurrengo 14 bertsolariak be igaro dira bigarren bueltara. 

Hain zuzen, buelta bi ditu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurreko faseak: lehenengoa (jokatu diran lau saioak) eta bigarren itzulia (jokatu barik dagozan hirurak). 

Holan geratu dira finalaurrekoen bigarrengo bueltako saioak:

Zemendiak 21 | Donostia

Ander Aranburu Arriola izango da saioko gai-emoilea.

  • Agin Laburu Rezola
  • Aitor Mendiluze Gonzalez 
  • Aner Peritz Manterola
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Julio Soto Ezkurdia 
  • Saioa Alkaiza Guallar

Zemendiak 28 | Gasteiz

 Lierni Altuna Ugarte izango da saioko gai-emuilea.

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Ane Labaka Mayoz
  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Sustrai Colina Acordarrenteria

Abenduak 5 | Bilbo

 Beñat Vidal Gurrutxaga izango da saioko gai-emoilea.

  • Alaia Martin Etxebeste 
  • Amets Arzallus Antia
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Nerea Elustondo Plazaola 
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Xabat Illarregi Marzol

Finalaurreko guztiak amaitzean, buelta bietako puntuazioak gehitu egingo dira eta finalaurrekoetatik puntuazino gehien lortu daben zazpi bertsolari igaroko dira finalera.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu