Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolarak irabazi dau Errexil sariketako lehenengo kanporaketea
2026-11-06 10:41 BertsolaritzeaIrati Alcantarrila Urruñarra izan da bigarren sailkatua.
Urruñako Postako gelan, oraintsu, Raymond Bayleren argazki erakusketa gelan egin zan Saioa.
Sariketa edo txapelketetan ohikoak diran ariketak egin behar izan ditue hasierako eta amaierako agurren artean. Hiru ofizio egin behar izan ditue lehenengo, zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian. Amaitzeko, ganbarako ariketan, bina puntu erantzun behar izan ditue zortziko txikian eta gai bati bertso bi kantatu behar izan deutsee bakotxak erabagitako doinu eta neurrian.
Hau izan da Ibai Lekuona, Abel Zabala eta Iban thicoipe epaileek emondako sailkapena eta puntuak:
- Eneko Abasolo Abarkas: 250.
- Irati Alcantarilla: 244
- Haizea Arana: 238.5.
- Nahia Sasco: 236.
- Xermin Camblong: 212.
- Beñat Larrory: 205.
Lehen sailkatuaz gan beste bost bertsolarik kantauko dabe zemendiaren 20ko finalean. Horretarako bigarren finalerdia egin beharko da lehenengo eta puntu gehien dituen lau bertsolariak saio bietako irabazleakaz batera kantauko dabe.
Bigarren finalerdia, zemendiaren 12an, iluntzeko 19:00retan, Postako Gelan izango da eta bertsolari honeek kantauko dabe:
Lurdes Ondaro; Xabi Maia; Manex Agirre; Haaira Aizpurua; Oihana Harana; eta Mizel Mateo.
Joana Halsouet izango da gai-emoilea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
