'Xalbadorren heriotzea' mitikoaren 50. urteurreneko ekitaldiak, Laudion

Bizkaie! 2026-11-03 10:50   Bertsolaritzea

Zemendiaren 6an eta 7an.

Laudiok Fernando Aire Xalbador bertsolariaren gomutea bizibarritzeko egitaraua atondu dau, musikea, bertsolaritzea eta kulturearen bidez, besteak beste, Unai Ormaetxearen saio didaktikoa, Laudioko abesbatzen kontzertua eta Xabier Amurizaren hitzaldi-ikuskizuna izango dira.

Fernando Aire Xalbador (Urepele, 1920-1976) bertsolariaren heriotzearen 50. urteurrena beteko da zemendiaren 7an eta. Urepeleko artzain eta bertsolariaa gogoratzeko, Laudiok hainbat kultur jarduera eskainiko ditu zemendiaren 6an eta 7an, musikea eta bertsolaritzea ardatz hartuta.

Xalbadorren ondarea ezagutzeko aukerea emongo da euskal kantagintzearen bidez ha eta haren gomutea bizibarritzeko eta bertsolaritzearen bilakaeran sakontzeko.

  • Zemendiak 6

18:30ean, Kasinoan: Xalbadorrenetik kantamintza.

Unai Ormaetxeak gidatutako saio didaktiko eta parte-hartzaile honen bidez, euskal musikearen eta bertsolaritzearen historian barrena ibilbidea egingo dabe bertaratzen diranek.

  • Zemendiak 7

12:30ean, Aldai plazan: Laudioko abesbatzen kontzertua.

Laudioko bost abesbatzek goizeko saioan parte hartuko dabe. Talde bakotxak bere aukerako abesti bat eskainiko dau eta, ondoren, guztiek batera Xalbadorren heriotzean abestuko dabe, abesti ezagunaren bost bersino entzuteko aukerea izango dalarik, baita abesbatza bakotxak hautatutako kantuak be.

Hurrengo abesbatzek girotuko dabe herria: Andere; Arte On; Bi Hotsak; Los Arlotes; eta Santa Lucía.

Xalbadorren heriotzean

Euskal kantagintzako abesti esanguratsuenetako bat da. Xabier Lete musikari eta konpositoreak sortu eban 1978an, Xalbador hil eta urte bi aurrerago, haren adiskidearen heriotzeak eragindako saminetik abiatuta. Urteen porasuz, euskal kulturearen erreferentziazko kantu bihurtu da; 2005ean, Euskal Kanturik Onena telebista-lehiaketan garaile aukeratu eben.

Arratsaldeko 18:30ean, Kasinoan: Bat-bateko mirakulua berbaldia eta bertso-saioa eskainiko ditu Xabier Amurizak, mendearen amaierako bertsolaritza modernoaren barritzaile nagusietakoa izan zanak, bertsolaritzearen oinarriak barritu, tradizinozko plaza-jarduna kultura-adierazpide modernoago eta zabalago bihurtu zituana. Horrezaz gan, bertsolaritzea ikasi eta landu daitekeen jarduera lez ulertzeko ikuspegia indartu eban, Euskal Herrian bertso-eskolak zabaltzen eragin handia izan ebalarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu