Epailetzea aztergai aste honetako Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2026-11-06 07:34   Bertsolaritzea

Eneko Bidegain, Mikel Lersundi eta Saioa Oneka izango dira aste honetan protagonista.





Epailetzearen ertzak erakutsiko ditue. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea martxa bizian doa eta Hitzetik Hortzerak txapelketako arlo guztiak jorratzen jarraitzen dau. Epailetzearen gainekoak jorratuko ditue asteon eta, horretarako, hiru lagun batuko dira Mirari Martiarena Iraola aurkezleagaz.

Alde batetik, Eneko Bidegain Airegaz batuko da Martiarena. Bidegain 2001eko Euskal Herriko Txapelketan ibili zan lehenengo aldiz epaile lanetan eta 2022koa izan eban azkenengoa. Aurten be txapelketan jarraitzen dau, epaileen bidelagun izatea da bere lana. Lan horri buruzkoak azalduko ditu programan.

Beste alde batetik, Mikel Lersundi Aiestaranegaz izango da Martiarena. Epaile taldearen bidelaguna da bera be baina beste zeregin batzuk ditu: epaile taldearen puntuazinoen analisia eta ikuspegi kuantitatiboaren azterketea egiten dabil Lersundi. Lanketa horri buruzko azalpenak emongo deutsee ikus-entzuleei.

Azkenik, Nafarroako Bertsozale Alkarteko eragileagaz, Saioa Oneka Mujikagaz batuko dira Hitzetik Hortzerako lantaldekoak. Azken herrialdeetako txapelketetan epaitzeko errubrika sistemea probau dabe epaile taldeek, eta Oneka sistema hori eta euskarriak diseinetan ibili da. Horreen barri be emogo da be honetako programan.

Gernika-Lumoko finalaurrekoko bertsoaldiak

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa izango da Gernika-Lumon zapatuan daa eta hango bertsoaldiez gozetako aukerea izango da domekako programan. Gernika-Lumon Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzolek kantauko dabe; gai-jartzaile lanak, ostera, Igor Menika Bengoetxeak egingo ditu.

Gernika-Lumoko saioa, aurreko finalaurrekoak bezela ETB2On-en zuzenean jarraitzeko aukerea izango da Ilaski Serrano Urkidi eta Aitzol Barandiaran Munduateren eskutik.

Hitzetik Hortzera: domekan, zemendiaren 8an, 15:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu