Gasteizen jokatuko da seigarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2026-11-25 11:18   Bertsolaritzea

Mendizorrotza kiroldegian izango da zemendiaren 28an, 17:00etatik aurrera. 

Lierni Altuna Ugarte izango da saioko gai-emoilea eta ondoko sei bertsolari honeek kantauko dabe:

  • Aitor Bizkarra Ruiz.
  • Ane Labaka Mayoz.
  • Beñat Gaztelumendi Arandia.
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren.
  • Nerea Ibarzabal Salegi.
  • Sustrai Colina Acordarrementeria.

Astegoieneko epaileak Ekaitz Elorriaga Anduaga, Maialen Berra Zubieta, Zuhaitz Olazabal Susperregi, Leire Beloki Lizarralde, Iñigo Legorburu Arregi, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Nerea Bruño Artazkoz izango dira.

Sarrerak saioaren egunean bertan jaso daitekez, izan be, leihatilak 15:30ean zabalduko dira; bertsoa.eus, Etb 2 On katean eta Etb On plataformen bitartez be zuzenean jarraitzeko aukerea egongo da.

Azken finalaurrekoa, Bilbon

Abenduaren 5ean, Bilbon izango da azken finalaurrekoa eta abenduaren 20an, daborduko sarrera guztiak agortuta, Iruñeko Nafarroa Arenan izango dan finala baino ez da geratuko.

Gasteiz eta Bilboko saioetarako sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu