Donostian hasiko da finalaurrekoen bigarren bueltea
2026-11-18 07:40 BertsolaritzeaZemendiaren 11n jokatuko da finalaurrekoetako bosgarren saioa, Donostia Arena-Illunben.
Ander Aranburu Arriola izango da gai-emoilea eta ondoko sei bertsolariak izango dira oholtzan:
- Agin Laburu Rezola.
- Aitor Mendiluze Gonzalez.
- Aner Peritz Manterola.
- Joanes Illarregi Marzol.
- Julio Soto Ezkurdia.
- Saioa Alkaiza Guallar.
Finalaurrekoen bigarren bueltan hurrengo ariketak egin beharko ditue bertsolariek:
- Binaka, gaia emonda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian.
- Binaka, gaia emonda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian.
- Binaka, gaia emonda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian.
- Banaka, lehen puntua emonda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian.
- Ganbarako lana: gaia emonda, hiru bertso nahi dan doinu eta neurrian.
Fase honetako epaileak Ekaitz Elorriaga Anduaga, Maialen Berra Zubieta, Zuhaitz Olazabal Susperregi, Leire Beloki Lizarralde, Iñigo Legorburu Arregi, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Nerea Bruño Artazkoz izango dira. Zapatuko saioko idazkari lanak, barriz, Nerea Goñi Begiristainek eta Aratz Irazustabarrena Garmendiak egingo ditue.
Bosgarren finalaurrekoa, Donostian
Saioa 17:00etan hasiko da; ateak, barriz, 15:30ean edegiko ditue. Sarrerak hemen. Bestela, saioaren egunean bertan leihatilea 15:30ean zabalduko da; Bertsoa.eus-en, ETB2 ON katean eta ETB ON plataformen bitartez be zuzenean jarraitzeko aukerea egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
