Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea bertso-eskoletan
2026-11-19 13:06 BertsolaritzeaKoldo Gezuraga bertsolaritza irakaslea eta Bortzirietako Bertso Eskolako kideak asteon protagonista.

Txapelketearen olatuak Euskal Herriko bazter guztiak txipriztinduten ditu, baita bertso-eskolak be. Horregaitik, aste honetako Hitzetik Hortzera saioa bertso-eskoletara eta ikasgeletara hurbilduko da.
Lesakan izango da aste honetan Mirari Martiarena Iraola eta bertan alkartuko da Bortzirietako Bertso Eskolako lagunekaz. Txapelketeak euren asteroko jardunera zer ekarri dauen jakiteaz gan, txapelketarako egindako planei buruz berba egingo dabe Iratxe Muxika Karrion, Ane Telletxea Igoa eta Uxue Mesare Garmendiagaz. Aurtengoa berezia izan da eurentzat, izan be, Ekhiñe Zapiain Arlegi bertso-eskolako kide eta lagunak kantau dauelako Txapelketan.
Beste alde batetik, txapelketeak hezkuntza arautuan dauen lekuaz be egin dabe berba Koldo Gezuraga Seijido, Bizkaiko hezkuntza arautuko bertsolaritza-irakasle eta Lilibertso Bertso Eskolako kideagaz; hezkuntza arautuko proiektuan be erabilten ditue Txapelketearen harian sortutako euskarriak eta bertsoaldiak, horreek ikasleei hurbiltzeko.
Donostiako finalaurrekoa
Txapelketea finalaurrekoetako bigarren bueltan sartuko da zapatuan, hilaren 21ean. Donostiako Donostia Arena-Illunben izango da lehenenengo saioa. Agin Laburu Rezola, Aitor Mendiluze Gonzalez, Aner Peritz Manterola, Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar ibiliko dira kantuan. Gai-emoile lanak, barriz, Ander Aranburu Arriolak egingo ditu. Saioa zuzenean jarraitzeko aukerea izango da ETB2On-en Ilaski Serrano eta Aitzol Barandiaran Munduategaz batera.
Hitzetik Hortzera domekan, hilaren 22an, 15:00etan ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
