Julio Soto jaun da jaube Miarritzeko saioan

Bizkaie! 2026-11-16 07:38   Bertsolaritzea

Bigarren bueltarako zuzeneko txartela irabazi eta Donostian kantauko dau zemendiaren 21ean.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatu da gaur Miarritzeko Jai Alai frontoian, lehenenengo bueltako azkena. Osotu dira bigarren bueltako saioak.



1250 lagun inguru batu dira gaur Miarritzeko Jai Alai frontoian Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo bueltako azken finalaurrekoan. Ainhoa Larretxea Agirre gai-emoilearen gidaritzapean sartu dira sei protagonistak zozketeak ebatzitako ordenean:

  • Maddi Ane Txoperena Iribarren.
  • Andoni Rekondo Izagirre.
  • Maddalen Arzallus Antia.
  • Julio Soto Ezkurdia.
  • Oier Etxeberria Zubimendi.
  • Sustrai Colina Acordarrenteria.

Julio Soto izan da puntu gehien batu dituan bertsolaria, 733.5 puntu. Saioa irabazita, bigarren bueltarako zuzeneko txartela irabazi eta Donostian kantatuko du zemendiaren 21ean. Ganerakoen puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoen bigarrengo bueltara sailkatzeko aukerea.

Puntuazinoak:

  • Julio Soto Ezkurdia________________733.5
  • Sustrai Colina Acordarrenteria_______713
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren______682
  • Oier Etxeberria Zubimendi__________672.5
  • Maddalen Arzallus Antia____________672.5
  • Andoni Rekondo Izagirre____________660

Lehenengo bueltako azken saioa izan da eta, beraz, erabagi da zeintzuk izango diran hurrengo fasean kantauko daben bertsolariak. 

Aurreko finalaurrekoetan legez, zazpikote hau arduratu da bertsoei puntuak jarteaz: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta izango dira. Idazkari lanak, barriz, Nerea Goñi Begiristanek eta Aratz Irazustabarrena Garmendiak egin ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu