Aitor Mendiluze nagusi Donostiako finalaurrekoan

Bizkaie! 2026-11-23 07:51   Bertsolaritzea

760 puntugaz irabazi dau saioa eta ezustekorik ezean, finalean kantau leike andoaindarrak.

Aitor Mendiluze Gonzalez. | Ikusi handiago | Argazki originala





Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren bueltako lehenengo saioa jokatu da Donostiako Donostia Arena-Illunben, 3000 bertsozale pasautxo batu diralarik. Zozketeak erabagitako ordenan sartu dira bertsolariak kiroldegira Ander Aranburu Arriola gai-emoilearen atzetik:

  • Aitor Mendiluze Gonzalez.
  • Aner Peritz Manterola.
  • Joanes Illarregi Marzol.
  • Saioa Alkaiza Guallar.
  • Julio Soto Ezkurdia.
  • Agin Laburu Rezola.

Ariketa guztiak egin ondoren Aitor Mendiluzek lortu ditu puntu gehien, 760 puntu:

Aitor Mendiluze Gonzalez_________760
Joanes Illarregi Marzol___________729.5
Aner Peritz Manterola____________719
Julio Soto Ezkurdia ______________696.5
Agin Laburu Rezola______________695.5
Saioa Alkaiza Guallar____________670

Bertsolariek egin beharreko ariketak aldatu egin dira aurreko fasetik. Ondokoak dira gaur eta hurrengo saio bietan egin beharko dituenak: ofiziotan hamarreko txikian, zortziko handian eta zortziko txikian, hiru punturi erantzun eta ganbarako lanean hiruna bertso.

Epaimahaia ondokoek osotu dabe: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Maialen Berra Zubieta, Zuhaitz Olazabal Susperregi, Leire Beloki Lizarralde, Iñigo Legorburu Arregi, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Nerea Bruño Artazkozek. Saioko idazkari lanak, barriz, Nerea Goñi Begiristainek eta Aratz Irazustabarrena Garmendiak egin ditue.

Hurrengoak, Gasteizen eta Bilbon

Bigarren bueltako lehenengo saioa izan da Donostiakoa eta beste bi geratzen dira: zemendiaren 28an Gasteizen eta abenduaren 5ean Bilbon. Sarrerak hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu