Nerea Ibarzabalek irabazi dau Eibarko finalaurrekoa

Bizkaie! 2026-11-02 07:36   Bertsolaritzea

Gasteizen kantauko du bizkaitarrak zemendiaren 28an.

Nerea Ibarzabal. | Ikusi handiago | Argazki originala





Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo bueltako bigarren saioa jokatu da Eibarko Ipurua kiroldegian; Nerea Ibarzabalek lortu dau finalaurrekoetako bigarren bueltarako txartela eta Gasteizen kantauuko dau zemendiaren 28an.

Sarrerak agortuta, 1800 bertsozale inguru batu dira gaur Eibarren. Igotz Alkorta Irastorza gai-emoilearen atzetik sartu dira sei bertsolariak:

  • Alaia Martin Etxebeste.
  • Oihana Iguaran Barandiarán.
  • Nerea Ibarzabal Salegi.
  • Miren Artetxe Sarasola.
  • Asier Azpiroz Iztueta.
  • Nerea Elustondo Plazaola.

Seikotetik Nerea Ibarzabalek lortu dau puntu gehien batzea, 740. Holan, finalaurrekoen bigarren bueltarako txartela lortu eta Gasteizen kantauko dau. Gainontzekoek, puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoen bigarren bueltara sailkatzeko aukerea. Saioko xehetasun gehiago ezagutzeko sakatu hemen.

Holan geratu dira puntuazinoak:

  • Nerea Ibarzabal Salegi___________740
  • Alaia Martin Etxebeste__________722
  • Miren Artetxe Sarasola__________713.5
  • Oihana Iguaran Barandiaran_____701.5
  • Nerea Elustondo Plazaola________696
  • Asier Azpiroz Iztueta___________642.5

Egindako lanak epaitzen, hurrengo zazpikoa ibili da: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta. Idazkari lanak, barriz, Itxaro Juaristi Olaetxea eta Miren Itziar Basterretxea Olarreaga egin ditute.

Hurrengoa, Gernika-Lumon

Finalaurrekoetako hurrengo saioa zemendiaren 7an izango da Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian, 17:00etan. Kantauko daben bertsolariak Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol izango dira. Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu