Xenpelar Dokumentazino Zentroa Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2026-11-13 09:23   Bertsolaritzea

Bertsolaritzearen ondarea batu, atondu eta dokumentetako egiten daben lana ezagutzea da asmoa.

Oihana Aranburu Balerdi eta Mirari Martiaren Iraola. | Ikusi handiago | Argazki originala

1991n sortu eban Bertsozale Alkarteak Xenpelar Dokumentazino Zentroa, bertsolaritzearen ondarea batu, atondu eta gizarteratzeko, eta maila guztietako ikerketak sustatzeko helburuagaz. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan pasetan dan guztia jasoten eta dokumentatzen dabil egun lantaldea eta euren lana gertutik ezagutzeko aukerea izango dau asteon Mirari Martiaren Iraolak.



Oihana Aranburu Balerdik Xenpelar Dokumentazino Zentroaren egitekoak azalduko ditu, baita bertsoak eta bertsolaritzearen inguruan sortzen diran askotariko materialak batzearen garrantzia be. Horrezaz gan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketearen harian egiten daben dokumentazino lana zelan atontzen daben azalduko dau.

Itsaso Noya Pumar Xenpelar Dokumentazio Zentroko liburutegiaren arduraduna da eta bertsolaritzan espezializautako liburutegiaren berezitasunak izango ditu aztergai. Olatz Amondarain Goikoetxea argazki-artxiboaren arduradunak, barriz, txapelketan jasoten diran argazkien ezaugarriez eta horreek dokumentetako egiten daben lanaz egingo dau berba.

Bertsolaritzea dokumentetea ezinbestekoa da, besteak beste, etorkizunean bertsolaritzearen inguruko ikerketak egin ahal izateko. Dokumentazinoaren eta ikerketearen arteko loturaz eta batutako ondareak eskaintzen dituan aukerez ibiliko dira Karlos Aizpurua Etxarte Bertsozale Alkarteko Ikerketa arduradunagaz.

Miarritzeko finalaurreko bertsoaldiak

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa jokatuko da zapatuan Miarritzen. Bertan izandako bertsoaldiak entzuteko auukerea izango da domekako Hitzetik Hortzeran.

Saioa zuzenean eskainiko da ETB ONen eta ETB 2 ONen, zemendiaren 15ean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta Ilaski Serrano Urkidi eta Aitzol Barandiaran Munduate ibiliko dira bertso-saioaren jarraipena egiten.

Miarritzeko finalaurrekoan Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Etxeberria Zubimendi eta Sustrai Colina Acordarrenteriak kantauko dabe. Gai-jartzailea, barriz, Ekhi Erremundegi Beloki izango da.

Hitzetik Hortzera, domekan, 15:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu