Andoni Egañak jantziko deutso txapela 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldunari

Bizkaie! 2026-11-17 11:37   Bertsolaritzea

Bertso munduari eskainitako agiriko zein ezkutuko upealako lana eskertuko deutso Bertsozale Alkarteak.

Andoni Egaña Makazaga. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan txapel gehien batu dituanak jantziko deutso txapela aurtengo txapeldunari, Andoni Egaña Makazagak. Bertsozale Alkarteak hartu dau erabagia eta berari emon deutso txapeldunari txapela ipinteko ardurea. Keinu horregaz, bertsoen munduko ibilbidean egindako ikaragarrizko  eskertuko deutso Bertsozale Alkarteak Egañari; ez bakarrik bertsogintzan kanpora begira egindakoa, baita barrura begira egindako neurribako lana be.

Andoni Egaña Makazaga (Zarautz, 1961)

1982an egin eban lehenengo plazea Egañak, 21 urtegaz eta 1986an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketearen finalean kantau eban. 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean txapelduna izan zan, eta 2009an finalistea. Urte horretan itzi zituan txapelketak.

Euskal Filologian lizentziatua da eta, 1992tik aurrera sorkuntzatik biziteko hautua egin eban. Ordutik plazaz plazako jardunean ibili da eta jarraitzen dau, eta literaturan, gidoigintzan, hedabieetan kolaboratzaile zein beste hainbat arlotan ibili izan da.

Plazako jardunean oso ezaguna bada be, bertsolaritzan itzalpeko lanean be ibili izan da. Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko zuzendaritzakide izan da, Eragile Batzordeko kidea eta Ikerkuntza saileko arduraduna be bai.

Urte luzeetan erreferentea izan da plazetan zein Bertsozale Alkarteko hainbat arlotan eta bertso munduan oso persona estimadua da. Egindako lan guztiagaitik omenaldi hau egingo jako orain, eta txapela jantziko deutso 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldunari. Nafarroa Arenan dogu hitzordua abenduaren 20an.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu