Aitor Mendiluzek irabazi du Gernika-Lumoko finalaurrekoa

Bizkaie! 2026-11-09 07:35   Bertsolaritzea

Donostiako finalaurrekoan kantauko dau zemendiaren 21ean.

Aitor Mendiluze. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa jokatu da Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian; Aitor Mendiluzek batu ditu puntu gehien eta Donostiako finalaurrekoan kantauko dau.

Sarrerak guztiak amaituta egozan bezperatik eta espero bezela 1.600 bertsozale inguru alkartu dira Gernika-Lumon Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo bueltako hirugarren finalaurrekoan. Hurrenkera honetan abiatu dira oholtzan gora sei bertsolariak Igor Menika Bengoetxea gai-emoilearen atzetik:

  • Agin Laburu Rezola.
  • Joanes Illarregi Marzol.
  • Ane Labaka Mayoz.
  • Aitor Mendiluze Gonzalez.
  • Aner Peritz Manterola.
  • Aitor Bizkarra Ruiz.

Ariketa puntuagarriak egin ostean, Aitor Mendiluzek lortu dau puntu gehien batzea, 713 puntu. Holan, finalaurrekoen bigarren bueltarako txartela lortu eta Donostian kantauko du zemendiaren 21ean. Ganontzekoek, puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoen bigarrengo bueltara sailkatzeko aukerea. Saioko zehetasun gehiago hemen dagoz.

Puntuazinoak:

  • Aitor Mendiluze Gonzalez_______713
  • Aner Peritz Manterola__________707
  • Joanes Illarregi Marzol________707
  • Ane Labaka Mayoz_______________703.5
  • Aitor Bizkarra Ruiz____________694
  • Agin Laburu Rezola_____________687

Egindako lanak epaitzen, hurrengo taldea ibili da: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta. Idazkari lanak, barriz, Itxaro Juaristi Olaetxeak eta Miren Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditue.

Lehenengo bueltako azkena, Miarritzen

Finalaurrekoetako lehenengo bueltako azken saioa datorren astean izango da, zemendiaren 14an izango da Miarritzeko Jai Alain, 17:00etatik aurrera. Kantuan ibiliko diran bertsolariak Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Etxeberria Zubimendi eta Sustrai Colina Acordarrementeria izango dira. Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian. Miarritzeko saioa amaituta jakingo da zeintzuk izango diran finalaurrekoen bigarren bueltan kantauko daben bertsolariak, baita, hiru saioen osaerak zeintzuk izango diran be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu