Txapelketako borondatezkoen lana Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2026-10-30 10:10   Bertsolaritzea

Ainhoa Agirreazaldegi eta Sergio Hernandez Txentxo alkarrizketatuko ditue.

Sergio Hernandez 'Txentxo' eta Mirari Martiarena. | Ikusi handiago | Argazki originala


Mirari Martiarena eta Ainhoa Agirreazaldegi.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea ezingo litzateke egin borondatez lanean ibilten diran lagunen ekarpenik barik. Hainbat eta hainbat lagun dabiz txapelketea atontzen eta horreen guztien agiribako lana ekarriko dabe aste honetako Hitzetik Hortzera programara. Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo eta Sergio Hernandez Herrea Txentxo dira lagun horreetako bi, eta euren lana gertutik ezagutzeko aukerea izango da.

Ainhoa Agirreazaldegik bertsolari bezela parte hartu izan dau Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan eta lehiatzeari itxi ondoren, bertsogintza taldean dabil. Talde horren egitekoez, ardurez eta txapelketearen antolaketan beteten dauen funtzinoaz berba egingo dau zemendiaren 1eko programan.

Sergio Hernandez Txentxo be urte askotan ibili da borondatezko lanean Txapelketan. Saioetako muntatze eta desmuntatze lanetan jarduten dau, goizean goiz hasi eta gauera arte. Bere eguneroko egitekoez eta txapelketan boluntario lez ibilteak emoten deutsonaz berba egingo dau Mirari Martiarena Iraolagaz.

Eibarko finalaurreko bertsoaldiak

Eibarko finalaurreko bertsoaldiak be izango dira domekako programan. Saioa zuzenean eskainiko da ETB ONen eta ETB 2 ONen, 17:00etatik aurrera, eta Ilaski Serrano Urkidi eta Aitzol Barandiaran Munduate ibiliko dira bertso-saioaren jarraipena egiten.

Eibarko finalaurrekoan Alaia Martin Etxebeste, Asier Azpiroz Iztueta, Nerea Elustondo Plazaola, Nerea Ibarzabal Salegi, Miren Artetxe Sarasola eta Oihana Iguaran Barandiaran ibiliko dira bertsotan. Gai-jartzailea, barriz, Igotz Alkorta Irastorza izango da.

Hitzetik Hortzera, domekan, 15:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu