Bertso-paper Lehiaketea atondu dabe 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'-ren azken sarrerak erabiliz

Bizkaie! 2026-10-30 07:35   Bertsolaritzea

Euskerearen erabilerea sustatzea da asmoa.

Euskaltzaindiak sei hilean behin argitaratzen dituan sarrera barriak herritarren artean zabaldu gura ditu Bertso-paper Lehiaketa honek. Parte hartu gura daben bertsolariek, beraz, zemendiaren 17ra arteko epea izango dabe Aspalditik itxaroten zenuen albistea jaso duzu gaiari erantzunez lanak aurkezteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko eragileakaz batera euskerearen erabilerea sustatzeko martxan jarritako JOSI (Bizkaia eta Euskerea) egitasmoak bertso-paper lehiaketea izango dau bere ekimenen artean. Bizkaiko Bertsozale Alkarteak atonduko dau lehiaketa, Euskaltzaindiagaz adostutako alkarlaneko akordioari jarraituz. Parte-hartzaileek Euskaltzaindiaren Hiztegiaren azken eguneraketan onartutako sarrera barriak erabili beharko ditue bertso-bildumatan. Holan, lehiaketeak euskarazko sorkuntzea eta hiztegiaren erabilerea buztartuko ditu.

JOSI egitasmoaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta lurraldeko eragileek alkarlanean sustatzen dabe euskerearen erabilerea. Esparru horretan kokatzen da Euskaltzaindiaren eta Bizkaiko Bertsozale Alkartearen arteko akordioa, bertsolaritzearen bidez jorratuko dabena. Lehiaketeak edade-kategoria bi izango ditu, eta saridunak Durangoko Azokan jakinarazoko ditue.

Parte-hartzaileek ondoko baldintzak bete beharko ditue:

  • Bertsolariak kategoria bitan ibiliko dira (20 urtetik behera eta edade horretatik gora).
  • Gehienez be, 9 puntuko 3 bertso idatzi beharko dira aurkeztutako bilduma bakotxean.
  • Euskaltzaindiaren Hiztegiaren azken eguneraketan onartutako sarrera barriak erabili beharko dira (gitxienez, 5).
  • Parte-hartzaileek zemendian jardungo dabe lan horretan eta, gehienbat, bertso-sortaren kalidadea eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren erabilerea neurtuko dabe epaileek.
  • Diruzko bina sari emongo dira kategoria bakotxeko.

Saridunak, Durangoko Azokan

Lehiaketako saridunak nortzuk izan diran 61. Durangoko Azokan, abenduaren 6an, jakinarazoko ditue.

Informazino gehiago eta oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu