Nafarroa Arenako finaleko sarrerak amaitu egin dira

Bizkaie! 2026-10-28 12:11   Bertsolaritzea

Ziklo baten azken geltokia da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea, eta zehatzago, Iruñeko finala. 

Nafarroa Arenan jokatuko da, abenduaren 20an, eta dagoeneko ez da sarrerarik geratzen. Halan da be, finala etxetik jarraitzeko aukera ugari egongo da, baita bertsoagaz beste hamaika plazetan gozetakoa be.

Txapelketea zurrunbiloa da, lurrikarea, sumendia. Eta hor dabil, bor-borka. Herrialdeetako txapelketakaz hasi zan bidea: Gipuzkoatik Xilabara, handik Nafarroara, Bizkaira, eta, amaitzekoo, Arabara. Herrialdez herrialde ibili ostean, heldu zan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea. Irailaren 19an izan zan lehenengo saioa, Hazparnen. Ordutik geratu barik dabil.

Denpora tarte horretan indar gehien dauen plazea izaten da Txapelketea; eta argiak biztutakoari, jente gehiagok begiratzen deutso agiribakoari baino. Gauzak holan dirala, jentetzea batzen da Txapelketako saioetan. Holan izan da orain arte, eta itxura guztien arabera, holan izango da aurrerantzean be. Finalekoak, esaterako, dagoeneko amaitu dira.

Jentetzea mobiduten dau Txapelketak, baina ez finalean bakarrik, Iruñean. Herriz herri, 750 lagun batu dira, bataz beste, lehen faseko saio guztietan, eta finalerdiak be, bertsozale kopuruz, itxura ederra hartzen hasi da. Josi egin dau berbakaz eta kilometrotan Euskal Herria, baita euskeraz be. Bertsotan euskeraz baino ezin baita egin, baina bertso saio batek sortzen dauen uberan be euskerea entzuten da. Eta Bertsozale Alkartearentzat hori giltzarri da. Mezuan jasoten dan bezela, kultureari argiak amatetan jakozan garaiotan, bertsolaritzea fokupean egoten da denpora tarte batez euskal kulturgintzan, beroen mapa horretan gori, izan be, kulturea eta euskerea ito nahi daben garaiotan, berbea giltza eta euskerea ardatz ditugun diziplinok arnasgune eta arnasaldi izango gara. Euskera hutsean egiten dan sormen adierazpidea baita gurea: ezin da bestela. Mapan kokatu nahi ditugu, bertsoa, kulturea eta euskerea.

Irailetik hasi eta abendura bitartean batzen da bertsoaren bueltan jentetzea: saiotara gerturatuta, antolakuntzan, baita bertsoa.eus zein EiTBko emisinoetan be. Halan da be, oihartzun handiena dauena izanagaitik, urteroko plazetan, zati txikia dau Txapelketeak. Baina oihartzun hori erabilten da bertsolaritza beroan mapa gori jarteko eta Alkartearen lana ezagutarazoteko, izan be, datorren ziklorako, Alkartearen egitasmoa lantzeko lur sendoa jarten ahalbidetzen dau Txapelketeak, hau da, Txapelketeak Alkarteari arnasa emoten deutso behin amaituta plazea sustatzen segidu daian, hezkuntzan eragiten eta batze-prozesuan lanean.

Alkartearen egitasmoa elikatzeaz gan, Txapelketeak be aukerea emoten dau askotariko plazetan dagozan personak eta diskursoak alkar topetako, bertsolaritzeak eta ikuspegiak euskeraz egiten dira alkarrizketan jarteko, oholtzan ez eze, baita oholtzapean be. Petodunen eta ikusleen artean, harmailetan aldamenean egokitutakon kideen artean... Bateragune da, eta euskereak beste batzen ditu bertsozaletasunak.

Geroz eta bertsozale gehiago gara. Eta holan joan gara hazten, ahalik eta bertsozale gehienei bertsoagaz eta txapelketeagaz gozetako plazak eskainiz. Hau, bat gehiago da. Eta bai, beteko dogu Nafarroa Arena; baina, garrantzitsuena, gutako bakotxa betetea da. Bertsoaz gozau daigun abenduaren 20ra bitartean, baita ostean be, horretarako astero eta herriz-herri hamaika aukera baitagoz!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu