II. Marea Bizi. Soinu Jaialdia Bilbon

Bizkaie! 2026-11-13 11:04   Pil-pilean

Bigarren edizinoan entzunaldi bi eta hausnarketa kolektiboak egingo ditue.

Gogo batek eraginda sortu zan: gaur egungo estimulu bisualen eromena moteltzea eta etenaldi bat eginez, esperientzia barriak bizitea, arreta jarriz eta pentsatuz. Eta hori alkarregaz egitea.

Bigarren edizinoan entzunaldi bi eta hausnarketa kolektiboak egingo ditue.

María Arrieta
Echebarria eta Garazi Albizua Castelaogaz. Gainera, aurten, Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak (LHII) be bat egin dau ekimenagaz, sorkuntza feministeari buruzko tailer bat eskainiko dauelarik, beti be Andrea Momoitio San Martínen eskutik.

Zemendiaren 16an Erandion, 19an Bilbon eta 20an Mungian.

Egitaraua

Zemendiaren 16an, Podcastean egindako narrazino feministetarako tresnak tailerra. Arratsaldeko 15:00etan, Erandion.

Zemendiaren 19an, entzute-jarduerea proponiduten dau La Sinsorgan (Askao kalea 9), 19:00retatik 20:30era: Con amor desde Caracas, Las Raras Podcastaren seigarren denporaldiko saioa. Podcastaren sortzaileek online lagunduko deutsee entzute-jarduerearen gidariari, María Arrieta Echebarriari; eta, ondoren, deserrotzeari aurre egiteko gure afektu eta sustraietatik urrun bizi garenean erabilten ditugun tresnei buruzkoa egingo dabe. Jarduerea gaztelaniaz egingo da, La Sinsorgagaz lankidetzan. Sartzea librea da jarlekuak amaitu arte.

Zemendiaren 20an, jaialdia Exodus. Zientzia-fikzinoko opera feministearensoinu inmersiboa eskainiko dabe Mungiako Torrebillela Kultur Etxean. Ekitaldia Garazi Albizua Castelaok zuzenduko dau Hegoa Álvarez Zorrozagaz batera eta Itxaso Díez Lópezek biolina joko dau. Jarduerea euskeraz eta Mungiako Udalagaz alkarlanean egingo da. Sartzea doban da eta aforoas mugatua izango da; izena emon daiteke 747 414 272 telefono-zenbakian edo berdintasuna@mungialde.eus helbidean.

Marea Bizi. Soinu Jaialdiak (h)ari Contando contigo alkarteak atondu eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzea jaso dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu