Ainhoa Jauregui Fernandez, Artizarra Fundazinoko zuzendari nagusi izentau dabe
2026-11-04 11:27 Pil-pileanArtizarraren estrategia indartuko dau.
Fundazinoa orain bost urte sustatu eban Euskadiko eta Nafarroako profesional eta enpresaburu talde batek, inpaktua sortzeko eta ingurunea maila sozialean eta ekonomikoan eraldatzeko. Jáureguik bere esperientzia eta ezagutza zabala eskaintzen deutso Artizarrari, nazinoarteko finantzak, kudeaketa kulturala, proiektu eta taldeen zuzendaritzea eta gobernantzea buztartzen dituan ibilbide profesionalagaz.
ICADEn eta ESB Reutlingenen (Alemania) Europako Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta nazinoarteko finantzetan espezializautakoa, Ainhoa Jaureguik dibisa eta deribatuen merkatuei buruzko master bategaz osotu eban bere prestakuntzea. Hamarkada batez, Frankfurteko finantza merkatuetan egin eban bere ibilbide profesionala, gaitasun analitikoa eta sektorean eban nazinoarteko ikuspegia sendotuz. Ondoren, kulturara eta arte eszenikoetara bideratu eban bere ibilbidea. Esangura horretan, proiektuen diseinuaren eta kudeaketa integralaren arduraduna izan da, bai eta Donostia Kulturako garapenaz arduratzen diran taldeen lidergoarena be. Eta zeregin garrantzitsua izan dau Jazzaldiaren antolakuntzan, nazinoarteko jazzaldi nagusietako bat baita.
Azken urteotan, estrategiari, gobernantzeari eta lidergoari buruzko prestakuntzea handitu dau, eta Deusto Business Schooleko prestakuntzea Kontseiluaren Lidergoa programan osotu dau. Gaur egun, Ainhoa Jaureguik administrazino kontseiluetako aholkulari bezela be egiten dau lan (Board Advisor).
Enpresa eta kulturearen arteko loturea
Ainhoa Jauregik enpresa eta kultura arloan dituan esperientzien buztarketa horrek zeharkako ikuspegia emoten deutso Artizarra Fundazinoaren buru bezela dauen erantzukizun barriari. Nire ibilbide profesionala hainbat sektoretan garatu da baina hari gidari bat dago: proiektu konplexuen kudeaketea, aztertzeko gaitasuna eta urtenbiderik onenak begirada asko kurutzatzen diranean agertzen dirala pentsau izatea. Ibilbide profesionalean ibilteko suertea izan dot eta, hain zuzen be, horregaitik ikasi dot erakundeek begiradak batu behar dituala. Kulturea, enpresea eta gizartea ez dira konpartimentu estankoak. Talentu, ezagutza eta eraldatzeko gaitasun handia dago alkarregaz lanean jartea lortzen dogunean, adierazo dau Artizarrako zuzendari barriak.
Artizarra Fundazinoa
Euskadiko eta Nafarroako enpresaburu talde batek orain bost urte sustatutako erakundea da eta Euskadiren eta Nafarroaren garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala bultzatzeko lan egiten dau, enpresearen, talentuaren eta inbersinoaren bidez, hazteko gaitasuna daben proiektuak babestuz eta aukera barriak sortuz. Helburu nagusia da enpresa inbersinoa dinamizetea, talentua Euskadira eta Nafarroara erakartea, eta konpartidutako balioa lantzea, eragin sozioekonomiko positiboa eta jasangarria sortzen daben proiektuakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
