MungiBonoa, herriko establezimenduetan erosketak sustatzeko

Bizkaie! 2026-10-29 08:45   Pil-pilean

Kanpainea zemendiaren 3tik 30era egingo da.

Mungiako Udalak zemendiaren 3an jarriko dau martxan MungiBonoa kanpainea, herriko merkataritza eta zerbitzu establezimenduetan erosketak sustatzeko. Ekimena zemendiaren 30era arte egongo da indarrean, eta Udalak 75.000 euro bideratuko ditu horretara.

Kanpainearen bidez, guztira 7.500 deskontu-bono jarriko dira herritarren eskura, bakotxa 10 euroko balioagaz. Holan, kanpaineagaz bat egin daben establezimenduetan 30 euroko erosketak egin ahal izango dira, 20 euro ordainduta.

Deskontuak Mungian bizi diran 16 urtetik gorako personek erabili ahal izango ditue, NANaren bidez identifikauta. Persona bakotxak gehienez sei bono erabili ahal izango ditu; beraz, 60 euro aurreztu ahal izango ditu guztira.

Kontuak kontu, MungiBonoaren helburua herriko establezimenduetan konsumoa sustatzea eta tokiko merkataritzearen eta zerbitzuen jarduerea babestea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu