EHUren XXVI. Zientzia Astea Bilbon, Bizkaia Aretoan
2026-11-02 10:45 Pil-pileanZemendiaren 3tik 8ra.
EHUk 2026ko Zientzia Astearen inaugurazinoa egingo dau Bilbon eta hor izango dira: Estitxu Garai, EHUko Bizkaiko Campuseko eta Komunikazinoko errektoreordea; Gotzone Barandika, EHUko Transferentzia eta Nazinoartekotze errektoreordea; Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Bardintasun eta Jaietako zinegotzia eta Kultur Politiken ondokoa; Maialen Agirre, Eusko Jaurlaritzako Barrikuntza zuzendaria; eta Nerea Jauregizar, EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendari.
Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa dauen eta edade guztietako jenteari zuzentzen jakon jaialdia da. Helburua euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea
da. Aldi berean, jakin-mina biztu eta deskubriduteko gogoa sustatu nahi da. Zientzia entzun, probau, ikusi, usaindu, ikutu, eta sentiduteko aukera parebakoa da, horretan egunero lan egiten daben EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.
Zientzia eta Artea buztartuko ditu aurtengo edizinoak
Bilbon 33 tailer, 21 txoko, 4 ibilbide-didaktiko, 9 hitzaldi, 8 erakusketa, eta bestelako hainbat ekitaldi atonduko dira Zientzia Asteak irauten dauen egunetan zehar. Guztiak egongo dira aurtengo “Zientzia eta Artea” gaiari lotuta.
Zientziak mundua ulertzen laguntzen deusku; arteak, barriz, beste begirada batetik behatzen, interpretetan eta sentiduten. Eremu bi horreek alkartzen diranean, errealidadea ezagutzeko eta azaltzeko aukerak sortzen dira.
Ikasleentzako txokoak
Bilbon, Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko 4.600 ikasle inguruk hartuko dabe parte Bizkaia Aretoko txoko zientifikoetan. Bisita horreek oso interesgarri eta motibagarriak izango
jakez, arabere gehiago, bide akademikoa aukeratzeko garaia hurbiltzen jakenean.
Laguntzaileak eta kolaboratzaileak
Ekimen honeek guztiak aurrera eroateko, EHUren atontzaileek hainbat erakunde eta eragileren lankidetzea eta babesa ditu. Zientzia Astea Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Sailagaz alkarlanean atontzen da, eta Arabako eta Gipuzkoako foro aldundien, Bilboko, Barakaldoko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizko Udalen, Vital Fundazinoaren eta ecampusen babesa dau. Horrezaz gan, jardueretako batzuk G9EU4RESEARCH proiektuaren barruan kokatzen dira. Unibersidadeen 9. Taldeak (G-9) sustatutako ekimen hori Europako Batzordeak finantzietan dau, Marie Skłodowska-Curie Ekintzen (MSCA) bidez. Ekimen horren helburua Europan ikerketa-karrerak sustatzea da, eta Europar Batasunaren ikerketa eta barrikuntza-esparruko programa Horizonte Europaren barruan kokatzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
