Motx pailazoak Getxon aurkeztuko dau ‘Oroitzapen ederrak’ ikuskizuna
2026-11-12 10:23 Pil-pileanAbenduaren 8an eskainiko dau Algortako Muxikebarrin.
Zortzi urteko ibilbideari eutsiz, Oroitzapen ederrak aurkeztuko dau Motx pailazoak [Iker Gonzalez Libano]. Heriotzea eta dolua izango dira gai nagusiak ordubeteko formatu handiko ikuskizun barrian. Getxoztarrak zein ingurukoak lan hori ikusteko animetan ditu sortzaileak: orain arte aurkeztutako proiekturik handiena, politena eta ikusgarriena izango da. Lehen aldia Getxon eta ilusinoz ganezka gagoz. Urtearen hasieran, martiaren 13an, egin eban estreinaldia Bermeoko Kafe Antzokian, sarrera guztiak agortuta. Getxorako, ostera, salgai dagoz 6 euroan hemen.
Gomuta edo akordu eder batek ipuin-ilustratua oinarri hartuta istorioaren jarraipena ekarriko dau ikuskizunak. Horrezaz gain, kantu, sketch zein beste aktore batzuk aurkeztuko ditu eta, bere ustez, saio oso dinamikoa eta dibertigarria”geratu da: hemendik aurrera ez naz oholtza gainean bakarrik izango. Aktore gehiago batu jakuz, dagoeneko talde ederra sortu dugu eta talde barria aurkezten goaz Getxora.
Heriotzearen pedagogia egiteko erabagia hartu eban Motx pailazoak bere lehenengo ipuin-ilustratuan [Oroitzapen eder bat], eta proiektuari jarraipena emongo deutso ikuskizunean. Hain zuzen be, Martintxo bere lagunik onenak begiak zarratu baititu betirako baina gomuten bitartez Motxen alboan jarraituko dauela erakutsiko deutse bertaratutako ikusleei, baita akordu ederretan sartzeko aukerea be emongo dau ordubeteko saioan.
Hil Argi alkartea eta Gehiago Gara ekimenak izan ditu aholkulari obrea atontzeko bidean. Hori dala eta, horree emondako babesa azpimarratu eta eskertu nahi izan ditu Gonzalezek: “Bizipoza alkartearen jai batean ezagutu nituan Bilbon eta ordutik, hartu-emonetan segiduten dogu, plazerra izan da proiektu hau eurekaz konpartidutea. Asko lagundu deustie eta emondako aholkuak sano inportanteak izan dira sormen prozesuan”.
Beste alde batetik, gogoratu nahi izan dau urte barriari ekliteko prest dagoala eta ikuskizun barriaren kontratazinoak zabalik jarraitzen dauela, 2027ra begira: Euskal Herriko txoko guztiak ezagutzeko gogotsu gagoz, baita gaia behar beste zabaltzeko be, azpimarratu dau Gonzalezek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
