Zelan eragin leikie Herri Mobimentuek gaur egungo egoera politikoan?

Bizkaie! 2026-11-05 12:08   Pil-pilean

Eta zer behar dabe eraldaketa sozialerako gaitasuna indartzen jarraitzeko?

Joxemi Zumalabe Fundazinoak, Bizilur Alkarteagaz alkarlanean, “Herri Mobimentuak(k): eraginkorra(k) ete?” Gogoeta-Ekintza prozesuaren emiitzak argitara emon ditu: liburu bat, aldizkari bat eta lau ataleko dokumental bat. Urte biko hausnarketa kolektiboaren ondorio dira hiru materialak eta helburu dabe Euskal Herriko Herri Mpbimentuen eraginkortasun politikoari buruzko eztabaidea zabaltzea, egindako ibilbidea konpartidutea eta aurrera egiteko tresnak eskaintzea.

Euskal Herriko Herri Mobimentuek oinarrizko zeregina izan dabe eta dabe jenartearen eraldaketan: problematika ikusgarri egitea, aldarrikapenak batzea, norbanakoen subjektibidadeak eraldatzea, agenda politikoan eragitea eta bestelako hartu-emon eta komunidadeak eregitea. Baina mobimentu horreek jarduten daben testuingurua aldatu egin da eta horrek galdera
estrategiko bat mahai gainean jarten dau: zer esan nahi dau gaur egun eraginkorra izateak, eta zer baldintza behar dira eraldaketa politikoa sustatzen jarraitzeko?

Herri Mobimentuek gizartean eta politikan eragiteko daben kapazidadeaz hausnartzea sano esanguratsua da. Zelako gaitasuna dogu errealidade sozial eta politikoa eraldatzeko? Zeren araberakoa da gaitasun hori? Eta zelan aldatu da azken urteetan? Ze korapilok mugatzen dabe gure eraginkortasun politikoa? Eta zelan askatu geinkez?

Gai horreei eta beste hainbesteri heltzeko saiakerea izan da egindako prozesua. Eta kolektibotasuna, aniztasuna jagotea eta horizontaltasuna egon dira prozesuaren oinarrian. Gogoetak, ostera, aurrera doa, eta kritikotasunari, lan militanteari eta komunidadeari eusten jarraitzeko deia luzatzen dogu.

EEuskal Herriko Herri Mobimentue eraginkortasun politikoa mugatzen daben korapiloak identifiketea eta horreeetako batzuk askatzeko tresna praktikoak sortzea izan da. Gure eragiteko gaitasuna mugatzen daben 40 korapilo baino gehiago identifikau ditugu eta horreetako 5 askatzeko tresna.

Informazino gehiago:

 Joxemi Zumalabe Fundazinoa
◦ joxemizumalabe.eus
◦ harremanak@joxemizumalabe.eus
 Bizilur Elkartea
◦ bizilur.eus
◦ sareak@bizilur.eus

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu