Abanto Zierbenan Merkataritza Bonuaren XXVI. kanpaineari ekingo deutse

Bizkaie! 2026-10-29 07:41   Pil-pilean

Aurten, 30 euroko 1.200 bonu jarriko ditue salgai.

Bonuak 20 euroan salduko dira eta kanpainara atxikitako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako 65 establezimenduetan erabili ahal izango dira. Udalerriko negozioetan erosketak sustatzea da kanpainearen helburua. 65 establezimendu horreetatik 47 Gallartan dagoz, 9 Sanfuentesen eta 9 Las Carrerasen; azken
horreetako bat Parke Teknologikoan dago.

Parte hartzen dauen negozio bakotxak kanpainearen kartela eta parte-hartzailea dala adierazoten dauen eranskailua jarriko ditu ikusgai.

Bonuak zemendiaren 2tik 30era erabili ahal izango dira, baita egun bi horreetan be eta epe hori amaituta, ez dabe ordaintzeko baliorik izango. Bonu bakotxa 10 euroko txartel bitan eta 5 euroko beste bitan banatuta dago. Erosketearen zenbatekoa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, ez da aldea eskudirutan bueltauko. Bonuak ezin dira diruaren truk aldatu. Produkturen bat bueltau behar bada, establezimenduak erosketearen zenbateko osoa jasoten dauen bonu bat emongo dau, bertan beste erosketa bat egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu