'Maruri-Jatabe ezagutuz' argazki lehiaketea Josu Gutierrezek eta Marua Areitiok irabazi dabe
2026-10-30 13:35 Pil-pilean
Marua Areitioren Iraganarekin hizketan.
Josu Gutierrezen Pater noster.
Aurkeztutako 31 erretratuek herriko txoko ezagunak erakusten ditue.
Erretratu-lehiaketeak udalerriko bazterrak eta paisajeak ezagutarazo ditu bertako biztanle eta bisitarien begiradearen bitartez, argazkiaren bidez bertako ingurunea deskubriduteko.
Argazki irabazleak Josu Gutierrezen Pater noster eta Marua Areitioren Iraganarekin
hizketan izan dira. Lan bi horreek sormena sustatzeko eta udalerriaren nortasunaren espazioak eta ondarea ezagutarazoten laguntzeko aukeratu dira.
Hautatutako argazkiak Kultur Etxean ikusi ahal izango dira urriaren 30etik aurrera, herritarrei begirada askotataik Maruri-Jatabera gerturatzeko eta udalerria berezi egiten daben lekuak ezagutzeko aukerea eskainiz.
Ekimen honen bidez, Maruri-Jatabe ezagutuz lehiaketeak indartu egiten dau herritarren eta inguruaren arteko loturea, eta argazkigintzea sustatzen dau, udalerriaren aberastasuna konpartidu, autortu eta balioan jarteko tresna bezela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
