Asteklima Getxo, Klimaren eta Energiaren Astea Getxon

Bizkaie! 2026-10-08 07:35   Pil-pilean

rriaren 16tik 22ra Getxoko Udaleko Ingurumen Aretoak atonduta.

Aitatutako egunetan aurreikusitako jardueren artean, Asteklima Azokea izango da, datorren zapatuan, hilak 17, goizeko 11:30etik 15:00etara eta 17:00etatik 18:30era, Algortako Geltokia plazan, klima aldaketeagaz lotutako karpea eta olgetakaz (euria egiten badau San Nikolas plazako frontoian izango da).

Hilaren 18an, domekan, 11:30etik 15:00etara, familiako kide guztientzako Klima tailerren txandea izango da, Areetako Geltokia plazan, familiako kide guztiek parte hartzeko tailer askogaz; adibidez, lore ontzietan haziak ereiteko, buztina moldatzeko edo usain poltsatxuak eta jaboia egiteko tailerrak, besteak beste.

Gainera, astean zehar, balkoietan euri-ura batzen eta aprobetxetan ikasteko, gaueko ibilbide bat, landareak landatzeko eta material birziklatuakaz musika-tresnak egiteko tailerrak be izango dira.

Kontuak kontu, urriaren 24an eta 25ean Ingurumen Aretoan beste jarduera bi izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu