Ahalduntzerako Gune Feministea sortzeko prozesua martxan Bermeon
2026-11-06 12:21 Pil-pileanBeste herri batzuetako emakumeen etxeak ezagutzeko bidaia egingo dabe zemendiaren 21ean.
Bermeoko Udala Ahalduntzerako Gune Feministea sortzeko prozesua lantzen dabil, herriko mobimentu feministeagaz, Erroxape emakumeen alkarteagaz, neska gazteen taldeagaz eta Errementa Armaidxue kolektiboagaz alkarlanean. Herritarren parte-hartzea ardatz hartuta, espazio barriaren izaerea, erabilerak eta antolaketa modu partekatuan zehaztea da ekimenaren helburua.
Prozesuaren lehen fasean, gune horren beharra eta oinarrizko adostasunak landu ditue. Orain, espazioak zer eskaini behar dauen, zelan erabiliko dan eta zer antolaketa-eredu izango dauen zehazten jarraituko dabe. Horretarako, beste herri batzuetako esperientziak bertatik bertara ezagutzea eta horreetatik ikastea lagungarria izango da Bermeoko proiekturako.
Urriaren 17an egindako asanblada edegian adostutakoari jarraituz, zemenduaren 21ean, zapatuan, ibiltaldi feministea egingo dabe autobusez. Ibilbidean, honako espazio honeek bisitauko ditue: Marienea (Basauri), Lamiaena (Arrigorriaga), Galdakaoko Emakumeen Etxearen proiektua eta Andragunea (Durango). Bisitetan, espazio horreen sorrera-prozesuak, antolaketa-ereduak, eskaintzen dituen jarduerak eta parte hartzeko bideak ezagutuko ditue. Horrezaz gan, ibilbidean izandako erronkak eta ikaskuntzak konpartiduteko aukerea izango dabe, Bermeoko proiekturako baliogarriak izan daitekezan ideak eta ekarpenak jasoteko.
Autobusak 09:15ean urtengo dau Erretenetik. Eguerdiko bazkarirako, parte-hartzaile bakotxak bere bazkaria eroan beharko dau.
Atontzaileek herritarrak animetan ditue ibiltaldian parte hartu deien eta, oro har, Ahalduntzerako Gune Feministea sortzeko prozesuan inpliketea, izan be, espazioak herritarren beharrei erantzungo badeutse, ezinbestekoa izango da emakumeen ahotsak, bizipenak eta proposamenak kontuan hartzea.
Izen-emotea eta informazino gehiago:
Posta elektronikoa: berdintasuna@bermeo.eus
Telefonoa eta WhatsAppa: 688 63 84 49
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
